"Bertsolaritza XXI. mendean"

"Bertsolaritza XXI. mendean"

Datos del evento

Organizado por

bertsolaritza.asmoz.org

Cuando

Del 21/10/2024 al 25/11/2024

"Bertsolaritza izango da ziurrenik, mundu ahozkotasunaren baitan gaur egun daitekeen ikergai interesgarrienetako bat. Izan ere, esan liteke ez dagoela Europako kultura eta gizarte aurreratuen baitan hainbeste garatu den ahozko adierazpide tradizionalik. Aldea are nabarmenagoa da Afrika, Asia edo Hego Amerikako folkloreko ahozko generoekin egiten badugu konparazioa. Ebidentzia horren aurrean, beharrezkoa da bertsolaritzaren fenomenoa ulertzeko irizpide eta koordenatu egokiak baliatzea. Euskal Herriko genero neurtu, errimatu eta kantatu ezagunak azken urteetan izan duen bilakaerak agerian utzi du ez dela nahikoa ikerketa aplikatua egitea soziologiatik, antropologiatik edo filologiatik. Formakuntza honek bertsolaritzari ulertzeko gakoen aurkezpena izan nahi du. Ikastaroa egiten duten pertsonek bertsolaritza bere osotasunean ulertzeko pistak jasoko dituzte, bai bertsolaritzaren mugimenduaren testuingurua ezagutzeko, bai bertso-saio batean bertsozale kualifikatu batek izan ditzakeen tresnen berri izateko. Unibertsitate mailan gaur egun ez da bertsolaritza ikergai duen ikasgairik ez titulurik. Ikastaro honek, bere txikian, hutsune hori betetzeko lehen mugarria izan nahi du. Euskal gizartearen eta kulturaren bereizgarri nabarmenetako bat hobeto ezagutzeko sei saio didaktiko eta entretenigarrik osatuko dute ikastaroa. "Helburuak:- Bertsolaritza XXI. mendean ulertzeko irizpideak eta gakoak ezagutaraztea.
- Bertsolaritzaren mugimendua testuinguratzeko baliabideak ematea.
- Egungo bertsogintzaren teknikak eta joerak ulertzeko tresnak eskuratzea. Irakaslea: Xabier Paya. UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolaturiko doako online ikastaroa. Ikastaroa euskaraz emango da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento