"Zehar"

"Zehar"

Datos del evento

Organizado por

donostiakultura.eus

Donde

Gazteszena

Cuando

13/09/2020

ESTREINALDIA. Irailaren 12n, gaztelaniaz. Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza. . . Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batetan bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait. Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan. Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea. TeaserraFitxa artistikoa- Zuzendaria: Asier Zabaleta
- Interpreteak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre
- Koreografoa: Asier Zabaleta
- Jatorrizko musika: Iñar Sastre
- Testua: Asier Zabaleta
- Argien diseinua eta teknika: Junky Mayo
- Soinua: Itziar Bote
- Teknika: Eragin Stac
- Bideoaren edizioa: David Bernués
- Eszenografia: Pello Artola
- Jantziak: Asier Zabaleta, Klara Artola
- Erakusketako argazkiak: Asier Zabaleta
- Erakusketaren komisarioa: Gorka Bravo
- Ikuskizunaren argazkiak: Gorka Bravo
- Ekoizpena: Ertza
- Banaketa eta grafismoa: Ines Bermejo

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento