Laudioko Jaiak 2024: ALARMA MOREA

Laudioko Jaiak 2024: ALARMA MOREA

Datos del evento

Organizado por

laudio.eus

Donde

Alberto Acero plaza

Cuando

17/08/2024

Laudioko 2024ko jaietako egitarauaren barruan. Alarma Morea emakumeez osatutako euskarazko runba taldea da, 2019an hasi zuen bere ibilbidea Zumarragan (Gipuzkoa). Ahotsak (Ainhoa eta Uxue Plagaro ahizpek), kitarrak (Ainhoa Plagaro), dantzak eta perkusioak (Amets Albisu), kajoiak eta beste perkusio batzuk (Uxue Plagaro) eta baxuak (Nuria Cullak) osatzen dute taldea. Estilo nagusia runba flamenkoa den arren beste hainbat estilo musikalek ere baldintzatzen dute taldearen nortasuna fusio alternatiboari hegoak emanez. Emakumearen borroka eta ahalduntzea da taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat. Musikaren munduan eta gizartean ematen den genero zapalkuntzari aurre egiteko, musikaren bitartez, letrak, melodiak eta gorputz adierazpenak erabiltzen dituzte konzientziak landu eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin. Ezinbesteko bigarren zutabea, euskararena da. Euskaraz sortu, euskara erabili eta hau zabaltzea da taldearen beste xedeetako bat. Sustraiek eta musika estilo berak egiten dute nahasketa berezi eta apartekoa izatea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento