"Tabuen kutxatik oholtzara"

"Tabuen kutxatik oholtzara"

Datos del evento

Organizado por

pasaia.eus

Donde

Juanba Berasategi Aretoa

Cuando

22/09/2024

Izan Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko, “Tabuen kutxatik oholtzara” bertso saio musikatu solidarioa antolatu du Pasaiako Udalak irailaren 22an, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan,18:00etan. Minbiziaren atzean mundu zabala dagoela ikusaraztea da helburua, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsiz, mamuak zokoratuz eta tabu diren gaiak azaleratuz. Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xumea egingo da, hainbat testigantza zuzenen bidez, haien esperientziak, ahotsak eta gorputzak plazaratuz eta umorea tresna moduan baliatuz. Gaixotasun horren inguruko narratiba berri bat sortzen saiatzen ari da Inurri elkartea. Minbiziak inposatzen duen isiltasun eta estigmari, emakume izateari lotutakoa gainjartzen zaio. Euskal kulturan ere, historikoki izan da emakume ahotsaren espazio eta prestigio falta, eta Inurriren proiektuak egoera horiek iraultzen ere eragin nahi du. Proiektuak emakume bertsolarien parte-hartzea bultzatzen du, eta kultur eragile gisa duten balioa aitortzen die. Bertso saio musikatuan Amaia Agirre gai jartzailea, Alaia Martin, Ane Labaka, Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariak izango dira. Horiekin batera Inurri elkartea osatzen duten emakumeak ere igoko dira oholtzara gaiak jartzera. Bertso saiorako sarrerak Izan Inurriren webgunean eros daitezke (www. izaninurri. eus). Egunean bertan ere jarriko dira salgai sarrera gutxi batzuk aretoan bertan saioa baino ordubete lehenago. Sarreren salmentatik lortutako etekinak Izan Inurri elkartearentzat bideratuko dira bere osotasunean. Pasaiako gainontzeko barrutietako herritarrak Donibaneko Juanba Berasategira joateko, motora zerbitzua antolatu da. Ontziralekuetan ondorengo orduetan hartuko da motora:- Trintxerpen: 17:15ean
- San Pedron: 17:25eanHonenbestez, Pasaiako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekitaldi solidario honetan parte hartzera.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento