"La reina de la belleza de Leenane"

"La reina de la belleza de Leenane"

Datos del evento

Organizado por

teatrogayarre.com

Donde

Gayarre Antzokia

Cuando

26/01/2025

Juan Echanovek zuzentzen du La reina de la belleza de Leenane, Martin Mcdonagh antzerkigile anglo-irlandarraren testua, gure munduko zonalde behartsuenetako eta hustuenetako batean emandako bakardadeaz eta familiarteko harremanez mintzo dena. Istorioa Maureen 40 urteko emakume ezkongabe baten bizitzan zentratzen da, inguruko baldintzek behartuta 70 urteko Mag ama despotikoaren zaintzaz arduratzen da. Pato eta Ray Dooley anaien etorrerak bi emakumeen bizitza aldatuko du.

SINOPSIA

Leenane inguruko muino batean igota dagoen etxe bat, Connemara eskualdean, Irlandako ipar-mendebaldean. 90eko hamarkadaren erdialdea. Mag Folan eta bere alaba Maureen elkarrekin bizi dira duela hogei urtetik. Ezkondutako beste bi alabak Leenane eta Maureenengandik urrun bizi dira. Maureen ezkongabe dago berrogei urte baino gehiagorekin, eta amaren elikaduraz eta gainerako zainketez arduratu behar du, oso mugatuta baitago mugimenduetan, baita esku batean min hartuta ere.

Beren izaerak, isilune, gezur eta etxeko errutinekin biziatuta, ama-alaba harreman tirabiratsu eta errepresiboa, iragan hurbileko gertakizun traumatikoek sustatuta -antzezlanean zehar argituko diren elkarreki egindako kalteen historialak markatuak-, tokiko gertakari batek aldatuko ditu: Londresen langile lanetan ari den Pato Dooley Leenanera aldi baterako itzuli da, oporren ondoren Amerikara itzuliko den osaba bati egindako agurreko festaren harira. . . Iraupena 100 minutu Fitxa artistikoa

De · Egiletza: Martin Mcdonagh. Dirección | Zuzendaritza: Juan Echanove. Adaptación | Egokitzaperna: Bernardo Sánchez Salas. Intérpretes | Antzezleak: María Galiana, Lucía Quintana, Javier Mora, Alberto Fraga. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantzitegia: Ana Garay. Iluminación | Argiztapena: David Picazo. Una producción de Okapi Producciones.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento