Golden Apple Quartet + Udal Musika Eskolako Banda (Los Xey-omenaldia)

Golden Apple Quartet + Udal Musika Eskolako Banda (Los Xey-omenaldia)

Datos del evento

Organizado por

andoain.eus

Donde

Bastero Kulturgunea

Cuando

27/03/2020

The Golden Apple Quartet taldearen ikuskizun berria aurkezten dizuegu, talde donostiarraren ohiko estiloari bi berritasun gehituz. Lehenengoa da, lan hau 40-50eko hamarkadetan mundu mailan arrakasta handia lortu zuen musika-talde ospetsu bati eskainitako omenaldia izango dela. Los Xey taldeak konposatu edo abestu zituen kantu ugarietatik, 16 abestiz osatutako errepertorioa aukeratu dute Golden taldekideek, hori bai, beraien ikuspuntutik moldatuta. Badira gauza asko Los Xey eta Golden taldeak ezpal berekoak direla esateko, denbora-tartea alde batera utzita, noski. Agian beste kontutxoren bat ere izango da, baina ikuskizuna ikusteko unerako utziko dugu. Bigarrena da, ikuskizuna auditorium, antzoki edo aretoetan aurkeztu nahi duten edozein udalherritako Bandarekin lagunduta egongo direla, nahiz eta abesti batzuk ere “a capella” interpretatu. Izan ere, Udal Bandak, Golden taldearekin batera, egitasmo berri honen protagonistak izango dira. Errenterian 2019ko azaroaren 22an lehen aldiz aurkeztuko dute, lehenengo momentutik bertako Bandak estreinaldiari harrera egin nahi izan baitio.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento