Mahasti Artean 2024 (Gorbeialdea)
Datos del evento
Organizado por
bizkaikotxakolina.eus
Donde
Gorbeialdea (Dima eta Usansolo)
Cuando
Del 13/09/2024 al 15/09/2024
2024ko Mahasti Artean Jaialdia irailaren 13tik 15era bitartean ospatuko da. Mahasti Artean gastronomia, kultura eta natura uztartzen duen jaialdi gastro-kulturala da. Bizkaiko eskualde ezberdinetako mahasti paregabeetan, kalitatezko proposamen gastronomiko eta kulturalak eskaintzen dituen jaialdi jasangarria. Bakio, Urdaibai, Txorrierri edo Enkarterritik pasa ondoren, bostgarren edizio honetan Gorbeialdeara irizten da, paisaiarik onenetan, zentzumen guztiak elikatzeko. Gastronomia, natura eta kultura letra larriz idazten dira Gorbeialdean. Inguruaren ekarpen gastronomikoak baserriko eguneroko jardueran du jatorria eta plazerra da lur hauetan egun mantentzen diren lehengaiekin prestatutako errezetak eta lehen mailako kalitatea duten edariak dastatzea, mendien edertasunaz gozatuz. Gari & Maldanbera eta Lorelei Green taldeen kontzertuak, Sheila Gonzálezekin The Wine Up Comedy saioaren komedia, Garena Jatetxeko kalitatezko gastronomia, Bizkaiko Txakolinarekin uztarketak eta yoga saioak Usansolo eta Dimako bi Mahasti ikusgarrietan izango dira…
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.