Lumafest! 2024: Katixa Aguirre, Uxue Alberdi, Karlos Aretxabaleta, Amançai Gaztañaga, Urtzi Leonet, Ylenia Benito

Lumafest! 2024: Katixa Aguirre, Uxue Alberdi, Karlos Aretxabaleta, Amançai Gaztañaga, Urtzi Leonet, Ylenia Benito

Datos del evento

Organizado por

kmk.gipuzkoa.eus

Donde

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)

Cuando

12/09/2024

2024ko Lumafest! jaialdiaren egitarauaren barne. 18:00 | Katixa Aguirre, Uxue Alberdi; Karlos Aretxabaleta- Katixa Agirre (Gasteiz, 1981)Euskal idazlea da. Helduentzako Sua Falta Zaigu (Elkar, 2007) eta Habitat (Elkar, 2009) ipuin liburuekin ekin zion bere ibilbideari. Paraleloki, umeentzako ere idazten hasi zen, hurrengo liburuak argitara emanez: Paularen Seigarren Atzamarra (Elkar, 2007), Ez naiz sirena bat, eta zer? (Elkar, 2009) eta Patzikuren problemak (Elkar, 2010). 2010ean Amaia Lapitz arkeologo gaztearen saga abiatu zuen, orain arte hiru ale izan dituena. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen Atertu arte Itxaron (Elkar), hainbat hizkuntzatan argitara eman dena. 2018an Amek ez dute (Elkar) argitaratu zuen. Eleberri honek nazioarteko arrakasta izan du eta aurten bere zine adaptazioa ikusi ahalko dugu Mar Coll zinegilaren eskutik. 2022an argitaratu zuen bere azken eleberria, Berriz zentauro (Elkar), fikzio espekulatiboaren esparruan sartuz. - Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984)Idazlea eta bertsolaria. Kazetaritzan lizentziatua, literatura eta bertsogintza ditu ofizio. Argitaratu ditu Aulki bat elurretan (2007, Elkar) eta Euli-giro (Susa, 2013) ipuin-liburuak; Aulki-jokoa (Elkar, 2009) eta Jenisjoplin (Susa, 2017) nobelak -111 akademia saria-; Kontrako eztarritik (Susa, 2019) saiakera        -Euskadi Saria- eta Dendaostekoak (Susa, 2020) kronika literarioa. Haur eta gazte literaturan ere hainbat liburu idatzi ditu, Maite Gurrutxaga ilustratzailearekin batera egindako Besarkada liburuak Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2016an. Azken argitalpenak Surflaria komikia eta Belarriko kilkerra kontakizun-liburua ditu. - Karlos Aretxabaleta (Kigali, 1990)Txapel ezizenez ere ezaguna, euskal idazle eta eskalatzailea da. Kigalin jaio zen, Ruandako (Afrika) hiriburuan, 1990ean. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, eta euskara eta literaturako irakasle dihardu azken urteotan. Hurrengo poesia eta narratibako liburuak argitaratu ditu: Hitz Margotuak (2016); Sex-sua (Elkar, 2021); Izarrak eta Haitzak /Entre Estrellas y Montañas (Sua, 2024). Narrazio erotikoen arloan dominak jaso izan ditu, kasurako, 'Arratiko Kalenturak' lehiaketan (2019 eta 2020). Bestela, lorpenik adierazgarriena, 'Kaixomaitia' lehiaketaren lehen edizioan (2021) irabazle suertatu zen. 19:15 | Amançai Gaztañaga, Urtzi Leonet; Ylenia Benito- Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil, 1980)Komediantetzat du bere burua; herriz herri istorioak kontatuz eta kantatuz bizi da. Eskolan hasi zen fikzioa idazten, andereño batek fantasia gehiegi zuela esan zion arte. Hamar urtez antzerkia idazten ibili da. 2017 urtean ernaldu zen Martin Martinaren istorioa eta txikitako andereño aspergarriari kasurik egin gabe, bere baitako mundu haiek guztiak paperean jartzeari ekin zion. Donostian bizi da egun. 2021 urtean argitaratu zuen 39 lore antzerki liburua (Susa). 2024an  Martin Martina trilogia argitaratu berri du. Instagram:@lagatadepandora X: @lagatadepandora Facebook: Amancay Gaztañaga. - Urtzi Leonet Santa Cruz (Astigarraga, 1982)Sasi-geografo, sasi-arotz; egun euskara irakasle eta dantzari. Bikien aita, Itzalen Dama du emazte. Bergarako Idazle Eskolan aritu zen pare bat urtez buru-belarri, eta hari horri tiraka egin ditu lan eta elkarlan gehienak. 2022 urtean argitaratu zuen Itzalen Dama trilogiaren Herri margotua liburua (Elkar). Patxi Bakallu trilogiaren  ere bada egilea (Elkar 2022) Instagram: @urtzi_leonet X: @UrtziL. 20:15 | Luma Mikrokontakizune Euskarazko Kategoriko lehen eta bigarren sarien banaketa20:30 | Fandom Gunea: Liburuen sinaketa. (Hizkuntza: euskara)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento