Kultur 2024: Anari

Kultur 2024: Anari

Datos del evento

Organizado por

culturanavarra.es

Donde

HERRIKO ENPARANTZA

Cuando

08/09/2024

Kultur programaren 29. edizioaren egitarauaren barruan. Anari Alberdi (Azkoitia, 1970) euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletarikoa izatera iritsi da, 1996an “Anari” lehen diskoa argitaratu zuenetik. Geroztik, “Habiak”, “Zebra”, “Irla Izan”, “Zure aurrekari penalak” eta “Epilogo bat” grabatu ditu. “Giza Zarata” Anariren zazpigarren lan luzea da, Cadizko Puerto Santa Mariako PACO LOCO estudioan grabatu dute 2024ko urtearen hasiera aldera, eta Joaquin Pascualekin batera moldatua eta ekoiztua izan da. Hasieratik kritika espezializatuak haren musika-ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere, gaur egun, hitzen balio poetikoa eta literarioaren ikuspegitik, euskal literaturako leku nabarmen batean kokatzen dute batzuek. Duela gutxi lehen bi liburuak argitaratu ditu: Gari eta goroldiozko, 2022, SUSA (nobela) Demoliciones controladas 2023, PEPITAS, abestien letren itzulpenak. Anari honako hauek osatzen dute: Anari Alberdi, ahotsa eta gitarra Xabier Olazabal, baxua Ander Mujika, gitarra elektrikoa eta ahotsa Mariano Hurtado, teklatuak Xabi Etcheberry, gitarra, teklatuak eta ahotsa Mikel Txopeitia, bateria

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento