Poesia-sorkuntza eta -hedapen tailerra, Sihara Nuñorekin (online)

Poesia-sorkuntza eta -hedapen tailerra, Sihara Nuñorekin (online)

Datos del evento

Organizado por

www.ehu.eus

Cuando

Del 11/05/2020 al 30/06/2020

2020. urteko otsailean Gipuzkoako Campusean ematen hasi zen aurrez aurreko ikastaro batetik sortutako tailerra da hau. Covid-19k eragindako osasun-krisia dela eta, tailerra eten ondoren, berau UPV/EHUko egela-Pi plataforman kokatutako ikastaro ireki batean bihurtu da. Helburua da Campus barruko eta kanpoko pertsonen esku jartzea eta sortzea aste hauetan bizi ari garenaz kontzienteagoa izaten lagunduko digun idazketa gune bat.

Irakaslea: Sihara Nuño poeta, aforista, margolaria, ilustratzailea, tailer zuzendaria eta liburu-saltzailea.

Honako poesia liburu hauen egilea da: Anatomía (Luisa Etxenikeren hitzaurrea; Polibea argitaletxea, 2018), Hipopotomonstrosesquipedaliofobia (Baile del Sol, 2017), La casa que nos habita (Ediciones Liliputienses, 2017), Los cerdos también sonríen (La Zonámbula argitaletxea, 2016 Guadalajara, Jalisco), Los monstruos se disfrazan de flor (Biblioteca Virtual Mal de Ojo aldizkaria, 2016, Santiago de Chile), Poemas para leer después de un tiempo (Plaquette; Meretrices, 2009).

Antologia hauetan parte hartu du: El viento y la palabra (La Zonámbula argitaletxea, 2014), Medios Infinitos (Salto Mortal argitaletxea, 2013), Catálogo poético de Guadalajara (Edhalca, 2012), Poesía Emergente Malasangre (Edición Cartonera, 2012) eta Sueños Secretos (Madrid, 2005). Fisuras de Mar eta Solsticios koadernoetan parte hartu du (Taciturno Ediciones, 2014).

Aforista gisa Enormidad (La Isla de Siltolá, 2018) argitaratu du. Denbora gutxi barru, Javier Sánchez Menéndez-en Teoría liburuan azalduko da antologatutako beste aforistekin batera.

Minifikzioko egile modura duela gutxi Cerdo con monóculo argitaratu du (La Tinta del Silencio, México, 2019).

Egutegia

Maiatzak 4-8 –  izen-ematea
Maiatzak 11– lehen eskolaren argitalpena
Maiatzak 18 – bigarren eskolaren argitalpena
Maiatzak  25 –hirugarren eskolaren argitalpena
Ekainak 1– laugarren eskolaren argitalpena
Ekainak 8 – bosgarren eskolaren argitalpena
Ekainak 15-30 – azken jarduera (errezital ala plaquette baten prestaketa)

Hizkuntza: gaztelania. 

Izena emateko beharrezko datuak (doan): izen-abizenak, e-maila, NAN ala pasaporte zenbakia.

Izen-ematea e-mailez: gi-kultura@ehu. eus.

Leku mugatuak eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira!!

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu. eus.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento