"Fatxada" proiektua: "Emakume Apartak", Pernan Goñiren erakusketa

"Fatxada" proiektua: "Emakume Apartak", Pernan Goñiren erakusketa

Datos del evento

Organizado por

azkunazentroa.eus

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

Del 08/10/2020 al 15/12/2020

Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikiaPernan Goñik Azkuna Zentroko pareta nagusian erakutsiko du bere lana, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren barruan. Urriaren 8etik abenduaren 15era arte, "Emakume apartak" proiektuaren hiru irudirekin hartuko du parte espazio horretan. Pertsona-erretratuak dira, batez ere emakumeenak, jakin-mina eragiten baitiote autoreari. Ikerketa-prozesu baten ondoren, Pernan Goñik modu esperimentalean marrazten ditu erretratuak, artxibo fotografikoetatik abiatuta. Hala, bere intereseko arloetan lan egiten du —feminismo, literatura, arte, zientzia, kirola eta gaurkotasun arloetan—, eta Virginia Woolf edo Hedy Lamarr bezalako pertsonaia historikoak eta Greta Thunberg-en moduko gaur egungo pertsonaia ospetsuak erretratatzen ditu. Autorearen arabera, «ikerketa pertsonal honen xede diren pertsona guztiek berritu, zirikatu edo aurre egin diote ezarritako sistemari, oso modu xume eta erabilgarrian, edo modu erradikalean. Asmoa da irizpideak nahastea, nabarmendu ez diren ahots eta jarrera gehiago sartzeko».

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento