Cécile McLorin Salvant

Cécile McLorin Salvant

Datos del evento

Organizado por

BBK Aretoa

Donde

BBK Aretoa

Cuando

12/05/2020

“emakumeok!” zikloa. With Sullivan Fortner. Munduan Cecile McLorin Salvantek kantatzeko dituen dohainen berri izan genuen lehen aldiz izen handiko Jazz Thelonious Monk nazioarteko lehiaketaren 2010eko edizioa irabazi zuenean. Hamarkada batean baino epe laburragoan Tokiko Jazzaren Disko Onenari emandako 3 Grammy sari irabazi ditu eta beste 4 bider izendatua izan da. Bere azken diskoan, “The Window”, duetoak egin ditu Sullivan Fortnerrekin, musika-taldearen ohiko piano-jotzailearekin. Honetan, pianoa-ahotsa bikotearen tradizioa eta adierazteko eskaitzen dituen aukerak aztertzen eta garatzen dituzte. McLorin Salvanten ahotserako Fortnerren pianoaren laguntza bakarrarekin, biak ausartzen dira inprobisatzera eta hunkitzera, denborarekin, harmoniarekin, melodiarekin eta fraseoekin askatasunez jolastera. Cecilek hainbat sentimenduri abesten die: ikusmina eta poza, obsesioa eta zoramena, oinazea eta nostalgia, zinismoa eta apalkeria. Maitasunaren unibertso zabala albo batetik bestera zeharkatu nahi du, maitale baten ukituak eskainitako plazerretik besteengandik eta gure buruarengandik ere ezkutatzeko erabiltzen ditugun maskara ikustezinetaraino. Cecile McLorin Salvant – ahotsa
Sullivan Fortner – pianoa5 Kontzertuetarako bonoa:92€. Salgai bakarrik Sala BBKren leihatilan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento