"Matriuska"

"Matriuska"

Datos del evento

Organizado por

zestoa.eus

Donde

Kultur etxearen aurrean

Cuando

30/06/2020

Zestoako Antzerki Astearen barruan. Obrako pertsonaiek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera. Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak. Umore biziaz ahalduntze bidaia indartsu baten parte izango da ikuslea. Fitxa artistikoa- Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias
- Aktoreak: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias
- Testua: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias
- Kartela: Amancay Gaztañaga

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento