"Macho Man"

"Macho Man"

Datos del evento

Organizado por

azkunazentroa.eus

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

Del 02/03/2020 al 15/03/2020

Indarkeria matxistari buruko antzerki-dokumentu instalazioa. Àlex Rigola dramaturgoaren azken proposamenak efektu dramatikorik handiena lortzen du behar den dosia erabilita. Lana Macho Man da, martxoan Azkuna Zentroan aurkeztuko dugun indarkeria matxistari buruzko ikuskizun-instalazioa. Sarritan emakumeen bizitzarekin amaitzen duten tratu txarren uztarriaren azpian ikaratuta bizi diren emakumeak ikusteko, haiekin gogoeta egiteko eta enpatizatzeko gailu bat. Macho Man bidaia eszenikoak gonbit egiten die pertsonei indarkeria matxistaren aurpegi desberdinak erakusten dituzten espazioetatik mugitzeko: bikotearen esparrua, familia, lana, gizartea eta arlo judiziala. Ibilbide interaktiboa da, 12 gelez osatutako artefaktu dramaturgiko batean barrena. Ibilbidea guztiz beldurgarria da, ibilbideak irauten dituen 50 minutuetan ikusten eta entzuten den guztia egia hutsa baita. Ikuslea entzungailu batzuekin sartuko da instalazioan, eta, horien bidez, indarkeria matxista jasan duen baina anonimatuan egon nahi duen emakume aktore batek gidatuko du ibilbidetik. Aukera izango dugu lekukotasun beldurgarriak eta benetako elkarrizketak, datuak, testuak, objektuak, galderak, epaiak, adierazpenak, fotografiak, liburuak, bideoak entzun eta ikusteko… Macho Man emoziozko bidaia espazio eszeniko batetik mugitzen da, arte eszenikoak eta plastikoak, psikologia eta dokumentazioa uztartuz. «Proiektu honekin, bide berriak bilatzen ditugu muturreko matxismoaz kontzientzia hartzeko, arte eszenikoetako, arte plastikoetako, psikologiako eta dokumentazioko jakintzak bateratuz. Ikusleak aktibatu nahi ditugu, dokumental, informazioko flyer edo erakusketak batek egingo lukeen horretatik harantz joz» azaldu du artistak. Àlex Rigola (Bartzelona 1969). Madrilgo TEATROS DEL CANALeko zuzendarikidea. 2017-2018. LA BIENNALE DI VENEZIA antzerkiko sekzioko zuzendaria. 2010-2016. Bartzelonako TEATRE LLIUREko zuzendaria. 2003-2011. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren eta Bilboko Udaletxeko Berdintasun Sailaren arteko elkarlaneko proiektua, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzarekin. FITXA ARTISTIKOA- Zuzendaritza eta sorkuntza: Àlex Rigola
- Eduki-aholkularia eta indarkeria matxistan aditua den psikologoa: Alba Alfageme Casanova
- Zuzendaritzako laguntzailea: Alba Pujol
- Zuzendaritzara joatea: Irene Vicente Salas
- Antzerki-taldea: Ferran Dordal, Alba Pujol, Irene Vicente Salas eta Àlex Rigola
- Espazioaren diseinua: Max Glaenzel
- Espazio eszenikoko asistentzia: Judit Colomer
- Soinu-diseinua eta QLab: Igor Pinto
- Bideo-edizioa: Alejo Levis
- Bikoizketaren grabazioa: Beatgarden (Pau Romero)
- Bikoizketaren grabazioa ingelesez: Molly Malcom
- Soinu teknikaria: Ferran Puertolas
- Teknikari elektrikoa: Àngel Puertas Sal
- Muntaketaren arduraduna: Raul Vilasís
- Eraikuntza: Pascualín estructures i Oscar Hernández “Ou”
- Itzulpena eta zuzenketak: La correccional. Serveis textuals
- Ekoizpen exekutiboa: Clara Aguilar, Jordi Puig “Kai” eta TITUS ANDRÒNIC S. L.
- Banaketa: Art Republic (Iva Horvat)Lekua: Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao / Kulturen atarian.
Noiz: Martxoaren 2tik, astelehena, martxoaren 15era, igandea (martxoaren 8an eta 9an itxita).
Ordutegiak: Emanaldien hasiera: 17:00etan / 17:30ean / 18:00etan / 18:30ean / 19:00etan / 19:30ean / 20:00etan. Emanaldi bakoitzaren hasieran, sei laguneko taldeetan sartuko dira 10 minutuko tarteetan.
Sarrerak: 10€ / 8€ AZ txartelarekin. 40€ taldeentzat (gehienez sei pertsona eta soilik modu presentzialean AZ Info-n).
Taldeak: eskola zentroekin eta taldeekin hitzartuta. Informazio gehiago: 944014014.
Antzerki-dokumentu instalazio honek indarkeria matxistaren benetako testigantzak jasotzen ditu. Pertsona batzuen sentsibilitatea mindu dezake. Ez da gomendagarria 15 urtetik beherakoentzat.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento