Bilbao Musika Orkestra Zuzendaritzari buruzko Topaketen edizio berri baten egoitza izango da. Ekimen honen helburu nagusia orkestra zuzendaritza talde garaikideetan aztertzea da, talde instrumentalen gidaritza garatzeko baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzeaz gain. Deialdi berri hau urtarrilaren 7tik 10era garatuko da Bilbao Musikako egoitzan, eta zuzendaritza klaseak eta "Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Saria" lehiaketaren garapena uztartuko dira. Finalerdia eta finala Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan egingo dira eta jende guztiarentzat zabalik egongo dira. Hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Banda zuzenduko dute ikastaroko eskola praktikoetan. Eskola horiek eta arratsaldeko ordutegian egingo diren teorikoak, lehiaketan izena eman duten guztientzat zabalik egongo dira. Azken faseko irabazleak sari gisa jasoko du Bilboko Udal Bandaren 2025-2026 denboraldirako zuzendari gonbidatu izendatzea, Tobbias Haussig (2023/2024) eta Borja Romeroren (2024/2025) lekukoa hartuz. Aurreko edizioetan izen apartak aritu dira irakasle lanetan: Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss, Bert Appermont, Douglas Bostock, Isabelle Ruf-Weber eta Timothy Reynish. Oraingo honetan, Miguel Etchegoncelay maisu argentinarra, Estrasburgoko Kontserbatorioko irakaslea, izango da irakasle gonbidatu eta epaimahaiburua. Eta beste behin, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak irakasle eta koordinatzaile lanak egingo ditu. Topaketei bukaera bikaina emango zaie, Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketaren amaiera kontzertuarekin, zeinean Udal Banda hiru batuta finalistek zuzenduko duten. Kontzertua, irekia publikoarentzat, urtarrilaren 10ean izango da, 18:00etatik aurrera, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Programa honako hau izango da:- Franz von SUPPÉ (Mold. M. Etchegoncelay) Isabella
- Eugène BOZZA (Mold. M. Etchegoncelay) Overture Ryhtmique
- Juan E. CANET TODOLÍ Viento del Pueblo
- James BARNES Pagan DancesParte hartzeko interesa dutenek izen-emate orria, curriculum vitaea, NANaren kopia eta abonuaren frogagiria (izena emateko kuota: 30 euro ez itzulgarriak) posta elektronikoz bidali beharko dituzte Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika. eus), 2024ko urriaren 15a baino lehen. Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariko lehiakide hautatuei 2024ko azaroaren 4tik aurrera emango zaie informazioa (gehienez 10 pertsona). HIRU TAILER ANTOLATU DIRA 2025KO URTARRILAREN 7, 8 ETA 9ANTopaketa horietan programatutako tailerrei dagokienez, zuzendaritza munduan interesa duten guztiei zuzenduta, Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8 48006 – Bilbo) egingo dira, 17:00etatik 19:30era, 2025ko urtarrilaren 7, 8 eta 9an. Izena emateko epea zabalik da, eta irekita egongo da plazak bete arte. Izena emateko orria eta ordainketaren frogagiria (100€) posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musikara. (amaiabilbao@bilbaomusika. eus). Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko IX. Topaketen inguruko informazio gehiago: https://labur. eus/pYmyc.
Orkestra Zuzendaritzako Topaketak - Bilbao Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Saria (2025)
Datos del evento
Organizado por
www.bilbao.eus
Cuando
Del 07/01/2025 al 10/01/2025
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.