2024ko Artekale jaialdiaren barne. Bertsolariek abesten duten bezala dantzan egingo dugu. Dantza kontzeptu bitxia BBK Salako oholtza gainean. Bertsoak dantza-hizkuntzan eta dantza poesiaz beteta. Bertsolariek sentipenak eta emozioak sorrarazten dizkiete ikusleei. Baina, zer gertatuko litzateke entzuleak dantzariak balira? Nola isladatuko lukete beren belarriek jasotzen dutena oinen bitartez, dantza bilakatuta?Galdera horren erantzuna da Errimak oinetan, dantzaren mezuari eta poesiaren mugimenduari garrantzia ematen dien ikuskizun desberdina. Haatik dantza konpainiak errimak oinen zerbitzura jarri ditu eta oinak errimen erritmoan. Dantza berriak bertso berriei jarriak. Fitxa artistikoa:- KONPAINIA: Haatik Dantza Konpainia
- ZUZENDARITZA: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- IDEIA: Unai Elizasu
- ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Aiert Beobide
- BERTSOEN EGILEAK: Sustrai Colina (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldekoa eta puntutakoa)
- BERTSO MUSIKATUEN EGILEAK: Bixente Martinez, Hasier Oleaga, Amaiur Cajaraville (Igelaren banda)
- KANTUEN EGILEAK: Mikael Urdangarin, Katamalo, Aitor eta Jon Sarasua, Gu ta Gutarrak, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza
- AHOTSAK: Olatz Prat, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus, Saroi Jauregi
- JANTZIAK: Ramón García
Artekale 2024: "Errimak 2 oinetan"
Datos del evento
Organizado por
plentzia.eus
Donde
Astillero Plaza
Cuando
21/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.