Bilboko Udal Musika Banda: "Udaberriaren omenez"
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa
Cuando
10/01/2025
Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldiak 2024ko irailetik 2025eko apirilera bitartean hamasei programa biltzen dituen proposamena aurkezten du, aparteko hainbat kontzertu bereziz gain. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J. C. de Arriaga Kontserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko du Bandak. Bilboko Udal Musika Bandaren 2024/2025 denboraldi honek bere hiriari eta publikoari omenaldia egitea du helburu, bere ibilbide luzean izandako konplizitate partekatuagatik. 2024/2025 denboraldiak maila handiko gonbidatu izango ditu. Besteak beste, Paco Varoch piccolo ospetsua, Spanish Brass metal boskotea, nazioarteko musika-panoramako ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat, Carlos Cano flautista kubatarra, Kebyart saxofoi laukote katalana, Noè Rodrigo Gisbert nazioarteko bakarlari eta perkusionista, musika garaikidean eta sortu berrian espezializatua, eta Bilboko Udal Bandako fagot eta flauta bakarlariak Jordi Ripoll Corella eta Juan Jesús Silguero Gorriti. Denboraldiak aniztasuna ospatu nahi du eta Bilboko hiriarekin duen lotura edo konexioa, hainbat genero eta estilo biltzen dituen programazio aberats eta askotariko baten bidez. Orkestra zuzendaritzari buruzko IX. Topaketen barruan, aurtengo edizioan “Bilbao Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Saria” III Lehiaketaren deialdia egingo da. Lehiaketa honen amaierako kontzertua urtarrilaren 10an izango da Bilboko J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. José R. Pascual-Vilaplana izango da topaketen zuzendaria eta koordinatzailea eta Miguel Etchegoncelay, nazioarteko batutarik onenetako bat, irakasle gonbidatua eta epaimahaiburua izango da. Miguel Etchegoncelay argentinarra orkestra-zuzendaritzako irakaslea da Strasbourgeko Conservatoire de Musique-n, Haute Ecole des Arts du Rhin-en (HEAR), baita Wasbe-ko (Banden Munduko Elkartea) presidentea ere. Lehiaketaren azken faseko kontzertu honetan, Udal Banda hiru batuta finalistek zuzenduko dute, eta Franz von Suppéren “Isabella”, Eugène Bozzaren “Overture Ryhtmique”, Juan Canet Todolíren “Viento del Pueblo” eta James Barnesen “Pagan Dances” entzun ahal izango dira.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.