Aitzina Folk 2020: Oreka TX

Aitzina Folk 2020: Oreka TX

Datos del evento

Organizado por

aitzinafolk.org

Donde

Mendizorrotza Polikiroldegia

Cuando

02/01/2021

Aitzina Folk 2020 jaialdiaren barruan. - Ikuslego presentziala eta online. Osasun-baldintzek ez badute uzten kontzertua aurrez aurreko publikoarekin egiten, on-line bakarrik egingo da. Koklea Oreka TX bandaren proiektu berria da. Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka TX txalapartaz baliatzen da bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko. Boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan, berezko estiloan sakonduz eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean. Oreka TX Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997. urtean eta orduz geroztik dabiltza txalapartak dituen aukerak ikertzen eta zabaltzen, txalapartaz gozatzen eta goza arazten, azken finean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento