#ABAOEtxean (agurra): Nazioarteko artista sonatuen topaketa handia (online)

#ABAOEtxean (agurra): Nazioarteko artista sonatuen topaketa handia (online)

Datos del evento

Organizado por

www.abao.org

Cuando

20/06/2020

Ekainaren 20an (larunbata), 19:00etan, agur-ikuskizun hunkigarria estreinatuko da ABAO Bilbao Operaren webgunean, edozeinek ikusteko moduan, #ABAOEtxean agertoki birtualari amaiera emateko. Elkarteak apirilaren 15ean bere webgunean abiatu zuen ekimen digitalak gizarte osoari lagundu dio COVID-19ren pandemiak eragindako salbuespenezko egoera jasaten, eta kultura den funtsezko ondasunaz gozatzea sustatu du. Orain, eta helburua beteta, #ABAOEtxean agurtzeko unea iritsi da. Horretarako, elkarteak oso ikuskizun berezia prestatu du, edozeinek ikusteko moduan, non 15 artista maite eta sonatu maitasunez, talentuz eta zirraraz inguraturik ariko diren. Mezuak, esperientziak eta une artistikoak uztartuko dira bertan, eta ekainaren 28ra arte egongo da ikusgai. Juanjo Mena eta Pedro Halffter orkestra-maisuak, Emilio Sagi eta Calixto Bieito eszena-zuzendari apartak eta abeslari nabarmen hauen ahotsak: Marco Berti, Juan Jesús Rodriguez, Joyce El-Khoury, Jessica Pratt, Ismael Jordi, Marko Mimica, Rocío Ignacio, Jorge de León, Xabier Anduaga, Vanessa Goikoetxea eta Javier Camarena, besteak beste. Esteka

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento