"Arrantzontziak itsasora"

"Arrantzontziak itsasora"

Datos del evento

Organizado por

herribizia.errenteria.eus

Donde

Xenpelar Etxea

Cuando

Del 01/09/2020 al 26/09/2020

XX. mendeko euskal arrantzari lotuta, euskal kostaldeko arrantza armadore etxeen lehena eta orainari buruzko erakusketa hartu du Xenpelar Etxeak Arkeolurrek antolatuta. Bertan, informazio-panelen bidez, euskal itsasertzeko familia-etxeetako eta armadoreetako arrantza-bizitzara hurbiltzeko aukera izango du bisitariak. Arrantza-enpresen historiaren aipamen laburra jasotzen da izan zituzten itsasontzien argazki ugarirekin. Hain ezagunak eta esanguratsuak izan ziren Pasaiako armadoreak ikus daitezke, hala nola Ciriza, Lasa, Velasco, Andonaegui, Laurak bat eta PYSBE, besteak beste. Konpainia horietako itsasontzietan lan egin zuten, eta haietatik bizi izan ziren, badiaren ertzeetan bizi ziren patroiak, makinistak eta marinelak, bai eta haien familiak ere. Erakusketa, Petracho, Mareiro eta Bidebieta bezalako etxe armatu horietako itsasontzien maketekin osatzen da. Gainera, arrantza-egunkariak, arrantza-eremuak dituzten kartak, arrantza-gakoak, irrati bidezko mediku-kontsultetarako liburua, gatz-zakuak, sorospen-hartzailea, itsasontzien eraikuntza-planoak, etab. ere daude ikusgai. Jendea arrantzaren munduan barneratzeko, arrantzako zurezko kutxa zaharrekin, sareak josteko orratzekin, saskiekin, buiekin eta sareekin girotu da aretoa. Halaber, edukiak ulergarriagoak eta erakargarriagoak izan daitezen, gaiari buruzko argazkien pasea eta bakailaoaren arrantzari buruzko bideo bat ikus daitezke. Eralusketa hilaren 26a arte egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento