Seminarixoko kultur egitaraua: 2020 iraila-abendua (pdf)Bergara ia betidanik izan da dantzarako plaza eta azken urteotan, baita ere, dantzarien harrobi. Zaletasuna egon badago, eta hori haziz doa, gainera, Horregatik, gero eta txapelketa garrantzitsu gehiago antolatu ohi dira gurean. Hala, azaro erdian gazteen artean dantza promesak direnekin gozatu ahal izango dugu Seminarixoan, Bikote Gazteen Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketan. Udalak antolatutako ekitaldi eta emanaldi guztiak babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituz egingo dira:- Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizunak dirauen bitartean ezingo da kendu.
- Pertsona bakoitzak bere musukoa eraman beharko du.
- Seminarixo sarreran, leihatiletan eta komunetan, pertso-nen arteko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da.
- Aretorako sarreran gel hidroalkoholikoa banatuko da eskuak garbitzeko.
- Areto barruan segurtasun distantzia bermatzeko, sarreran adierazitako eserlekua erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
- Covid19ren bilakaeraren eraginez, baliteke aforoan aldake-tak egon behar izatea.
- Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalarekin
Bikote Gazteen Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa
Datos del evento
Organizado por
bergara.eus
Donde
Seminarixoa
Cuando
15/11/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.