Atauri Art 2020

Atauri Art 2020

Datos del evento

Organizado por

Atauri Art

Donde

Atauri

Cuando

Del 11/09/2020 al 13/09/2020

Atauri Art kaleko antzerki eta zirku jaialdia irailaren bigarren asteburuan izango da, Arraia-Maeztuko igerilekuetan, formatua egokituz eta segurtasun neurri guztiak ziurtatuz. Antolatzen ari diren Atauri Art jaialdiaren bederatzigarren edizioan pentsatzea "zaila" izan dela diote Arratiandi Kultur Elkarteak eta Bapateanek: "Ziurgabetasun egoera oso aldakorrean baikaude, eta ez baitu epe luzera planifikatzeko aukerarik ematen".

Hala ere, Mendialdeko zirku eta kale antzerki jaialdiaren antolatzaileek ekitaldia mantentzea erabaki dute, "formatua zehazten diren segurtasun-eskakizunetara egokituz". Osasun egoerak zalantzak eragin dizkiela onartu dute, baina "krisiak bereziki jo duen sektoreari laguntzeko unea" dela uste dute.

Iraileko bigarren asteburuan izango da, eta emanaldi guztiak gune ireki bakar batean egingo dira: Arraia-Maeztuko udal-igerilekuetan. Esparrua, edukiera, sarrerak eta irteerak "hobeto kontralatu" nahi dituzte horrela; eta osasun-araudian oinarrituta desinfekzio-protokoloa diseinatzen ari dira jada.

Edukiera mugatua izango da, eta eskualdeko herritarrei lehentasuna emango zaiela azpimarratu dute antolatzaileek. Kultura herrikoi eta hurbila

Dagoeneko lanean ari dira jaialdia berme guztiekin antolatu ahal izateko. Finantziazioa bilatzen ari dira, besteak beste: "Beste urte batzuetan baino ikuskizun gutxiago izango ditugu, baina beste gastu batzuei ere aurre egin beharko diegu", azaldu dute; izan ere, beharrezko babes-materiala erosi eta aulkiak alokatu beharko dituzte, jende guztia eserita egon dadin.

Oraingoz, emanaldiak lotzeari ekin diote, aurtengo kartela diseinatzearekin batera. Horretarako, kartel lehiaketa bat jarri dute martxan, eta orain bozkatzeko fasean dago.

Atauri Art jaialdiko antolatzaileek "kultura herrikoi eta hurbilaren aldeko" apustua egiten jarraitzeko asmoa dute: "Beti izan da funtsezkoa jendearen parte-hartzea, eta badakigu edizio honetan inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela".

Halaber, edizio hau antolatzeko zailtasunak izango dituztela badakitela diote, eta baita "oso baldintza berezietan" egingo dela ere. Horregatik, Atauri Art posible egiten jarraitzera animatu nahi dute jendea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento