Arabako Antzinako Musika Astea 2024: "ZAHARRAK ETA BERRIAK", Lucie Horsch & Olga Paschenko

Arabako Antzinako Musika Astea 2024: "ZAHARRAK ETA BERRIAK",  Lucie Horsch & Olga Paschenko

Datos del evento

Organizado por

ama-sma.kulturaraba.eus

Donde

ARMENTIA - Basílica de San Prudencio y San Andrés

Cuando

15/09/2024

2024ko Arabako Antzinako Musika Astearen barruan. Lucie Horsch, gora doan 24 urteko izar distiratsua, bere instrumentuaren defendatzaile sutsu eta karismatikoa da. Moko txirularen neskato prodijioa, estilo barrokoaren bertutetsua bihurtu zen. Interprete berritzailea da, musika genero eta errepertorio berriei jakin-minez heltzen diena, beti ere bere talentu aparta erakutsiz. Hainbat aldiz saritu dute; 2020ko ekainean Nederlandse Muziekprijs sari ospetsua eman zioten, Herbeheretako Hezkuntza, Kultura eta Zientzia Ministerioak emandako ohorerik handiena.

Olga Paschenkorekin batera, antzinako musika freskotasun eta sakontasun bikainarekin biziberritzen duten interpretazio zirraragarriak sortuko dituzte. Arabako Antzinako Musikaren Asterako programa berezia sortu dute, gogoangarria eta bakarra izango dena.

- Lucie Horsch, moko txirula
- Olga Paschenko, klabea

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento