"Antzerki pedagogia II: Eszenifikazioa eta Dramaturgia" ikastaroa, Arantxa Iurrerekin eta Carlos Baigesekin
Datos del evento
Organizado por
www.utopiangetxo.com
Cuando
Del 07/09/2024 al 29/09/2024
"Ezagutza gehituz" ikastaroaren bosgarren edizioa. "Ezagutza Gehituz" ekimenaren bosgarren edizio honetako ikastaroen helburua konexio berriak egitea da, sorkuntzan begirada berriak sortzeko. Hala, antzerki-pedagogiaren atala finkatu nahi da, sortzaileei tresnak emateko, beren filmatzeak, antzerki-obren entseguak edo dantza-entseguak uztartu ahal izateko zuzendaritza eszenikoan hasi berri diren ume zein gazteei ikastetxeetan klaseak ematearekin. Atal pedagogiko honen helburu nagusia da klaseetan sortzailearen pertsonalitateari gehitzen zaion teknika bat transmititzea. "Ezagutza Gehituz V" ekimenaren bidez askotariko espezialitateetan tresnak eta ezagutzak partekatu nahi dira, une honetan jardunean dauden Arte Eszenikoetako profesionalen eskutik. Gure sektorean hizkuntza berrietan izandako aurrerapenak eraman gaitu aurten beste begirada batzuk sorraraziko dituzten konexioak egiten lagunduko diguten ikastaroak proposatzera. "Antzerki pedagogia II: Eszenifikazioa eta Dramaturgia" ikastaroa, Arantxa Iurrerekin eta Carlos BaigesekinIKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOAIkastaro praktiko honetan, Carlos Baigesek proposamen-eszeniko propio baten kontzepzioa lantzea proposatzen du, parte-hartzaile bakoitzak aukeratutako irudi baten bitartez. Hau da, dokumentatutako eta justifikatutako ideia garatuko da, ondoren proiektu eszenikoa garatzeko. Hori egiteko, honako hauek hartuko dira kontuan: piezaren helburua, logika eta egitura eta elementu eszenikoen kontzeptualizazioa, hala nola espazio eszenikoa, testu-dramaturgia, espazio bisuala eta plastikoa, soinu-espazioa, objektua, gorpuztasuna eta argiztapena eta ikus-entzunezkoak. Ikastaroaren asmoa ez da pedagogikoki doktrinatzea, ez eta bide zehatz bat markatzea ere. Asmoa da zuzendari bakoitzak bere irudizko eszenatokia askatasunez proposatu ahal izatea, beste zuzendariekin partekatu ahal izateko, bai eta ideiak, konponbideak eta bide ezberdinak alderatzeko ere, lana jakiturien batura izan dadin. DATAK:IRAILA: Ostiral, larunbat eta igande guztiak. ORDUTEGIA: 10:00-14:00. 32 ordu guztira. NORI ZUZENDUA: Antzerkian esperientzia duten eta antzerki-klaseak emateko jakin-mina duten gazte eta heldu profesionalei edo erdi-profesionalei. PREZIOA: 300 €. *IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: ABUZTUAK 30. ARANTXA IURREInformazio Zientzietan lizentziatu zen (EHU, Leioa) eta Arte eszenikoetan doktore da (Alcala de Henares Unibertsitatea, Madril). Aktore hasi zen 1982an Getxoko Antzerki Eskolan, eta, geroago, bertako irakaslea eta zuzendaria izan zen. 35 urteko esperientzia du Utopian Getxo sormen garaikidearen aktore, dramaturgo, zuzendari, irakasle eta bazkide gisa, Carlos Baigesekin batera. Besteak beste hurrengoekin ikasi du: Patricia Ariza (La Candelaria), Jhon Strasberg, Helena Pimenta, Jose Luis Raymond, Carlos Gandolfo, Alfonso Romera, Carlos Baiges, Cesar Saratxu, Sofia Michopoulous, Pere Planella eta Juan Pastor. Hala, “La mujer en las artes escénicas en Euskadi: siglo XX, teatro” liburua ere idatzi du. CARLOS BAIGESLeioako EHUn egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Luis Iturri eta Akelarre konpainiak zuzentzen zuten EHUko Antzerki Ikasgelako aktore gisa hasi zuen antzerki-prestakuntza 1980. urtean. William Layton ezagutu zuen 1983. urtean Nafarroako Jaialdien ikastaroetan, eta, ondoren, Madrilera joan zen haren Laborategian ikastera. Aktore gisa, 1985-86. urtean profesional bihurtu zen La Compañía Española de Teatro Clásico taldean, Proceso a Besteiro lanarekin (Manuel Canseco zuzendariarekin) eta Felipe Lozaren La Palanca, Gran Cabaret lanarekin (Ramón Barea zuzendariarekin). Ordutik, aktore eta zuzendari lanak egiten ditu 1992. urtean sortutako Cia Simulacro Teatro konpainian, eta Getxoko Antzerki Eskolan ematen duen Inprobisazio eta Interpretazio ikasgaiko irakaslea izatearekin eta Cia Profesional taldeko zuzendaria izatearekin uztartzen ditu. Horri esker, interpretazioko maisu handiak ezagutu ditu, eta haiekin ikasi du, besteak beste: Carlos Gandolfo, Jose Carlos Plaza, Luis Olmos, Juan Pastor, Jose Pedro Carrión eta John Strasberg. Bestalde, zuzendaritza-ikastaroak egiten ditu Pere Planella, Dennis Rafter, José Carlos Plaza eta LLuis Pascual-ekin, esaterako. 1995. urtetik, Getxoko Antzerki Eskola zuzentzen du Arantxa Iurrerekin batera, eta inprobisazio eta antzezpen eskolak ematen ditu bertan, bai eta sekzio profesionaleko muntaketak zuzendu ere. Aldi horretan (1995-2011), gure agertoki eta pantailetan sarritan ikusten ditugun aktore ugari igaro dira Getxoko Antzerki Eskolatik, prestakuntza profesionala jasotzeko. Cuento de Invierno, W. Shakespeare (1997). Bacantes, A. Uriarte-Euripides (1999). La persona buena de Sezuan, B. Brecht (2001). Ofelia, Princesa de Dinamarca. Hamlet-en bertsioa, W. Shakespeare (2005). La Gaviota, A. Txekhov (2006). Divinas Palabras, Valle-Inclán (2007). Underbrecht, Brecht-Weill-Uriarteren kabareta (2009). La comedia sin titulo, F. G. Lorca (2010). ¡Ay, Carmela!, S. Sinisterra (2011). Noche de Epifania, W. Shakespeare (2012). Horiek dira aldi horretan zuzendu zituen lanetako batzuk. 2012. urtean, Utopian sorkuntza- eta prestakuntza-espazioa sortu zuen Arantxa Iurrerekin batera. Antzerkia, dantza eta musika jorratzen dira bertan, eta berak sormeneko lana nahiz pedagogikoa egiten jarraitzen du, eta besteak beste, lan hauek zuzendu ditu: Como gustéis, W. Shakespeare (2015). En lo más crudo del crudo invierno, K. Branagh-Baiges (2016). Paren el mundo 2. 0, Arantxa Iurre-Uriarte (2017). Eloísa está debajo de un almendro, Jardiel Poncela (2018). Herr Puntila y su criado Matti, B. Brecht (2018) eta Lisistrata, Aristofanes (2019). Informazio gehiago
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.