"Zaldi urdina"

"Zaldi urdina"

Datos del evento

Donde

Leidor Aretoa

Cuando

20/03/2020

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. - Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
- Zuzendaritza: Ximun Fuchs
- Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
- Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
- Argitazpena: Josep Duhau
- Koreografia: Philippe Ducou
- Musika: Asier Ituarte
- Ekoizpena: Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia & Axut!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento