Kaxetak (5.saioa)

Kaxetak (5.saioa)

Datos del evento

Organizado por

Okela Sormen Lantegia

Donde

Okela Sormen Lantegia

Cuando

Del 04/09/2020 al 06/09/2020

Plazer handiz gonbidatu nahi zaituztegu Okelan ospatuko den Kaxetak programaren 5. saiora. Kaxetak, asteburu batez buruz buru elkartuko diren bi artista (kasu honetan, kolektiboren) arteko topaketa da, arte plastikoen praktika ohikoen alboetan kokatzen diren proposamenak jasoko dituena. Pandemia aurretik hasi ginen River William eta Yessi Perserekin saio hau nola izatea nahiko genukeen pentsatzen baina 2020ko asmo ia guztiak joan diren moduan hurrundu zaizkigu guri ere proiekzio guzti horiek. Hala ere, Kaxetak 5 imajinatzera eraman gintuzten gogoei eutsi nahi izan diegu eta egoera berriari egokituko zaion proposamenarekin gatoz. River William diseinatzaileek espresuki Okelarako pentsatua duten instalazioan aurkeztuko dute beraien kolekzio berria. Bartzelonako Yessi Perse bikoteak aldiz, kontzertu bat baldintza txukunetan ematearen zailtasunaren aurrean, Okelako katakonbetara zabalduko dute beraien proposamena. Hau guztia asteburu honetan zehar ikusgai, honako ordutegian:OSTIRALA 4: 18. 00-21:00

LARUNBATA 5: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00

IGANDEA 6: 11:00-14:00RIVER WILLIAMRIVER WILLIAM Ibai Labegak eta Guillermo Orjalesek osatutako kolektiboa da eta janzkeraren eta estanpazioaren inguruan garatzen ditu bere proiektuak. Gure praktika modaren eta prozesu artistikoen arteko mugetan kokatzen da eta esperimentazio serigrafikoa du ardatz. ¥€$$I PERSE¥€$$I Perseren egungo obra performance artistiko instituzionalaren mutazioaren inguruan kokatzen da aldakuntza memetikoekin. Aldaketa horiek formalizazio performatiboherrikoietatik datoz, hala nola festa-testuinguruetatik (DJ Set formatu gisa erabiliz), Cosplay/Larp konbentzioetatik (zuzeneko rola) eta Online komunitateetatik.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento