Rebeca Lane eta La Furiaren online rap ikastaroa

Rebeca Lane eta La Furiaren online rap ikastaroa

Datos del evento

Organizado por

orozkoudala.com

Cuando

Del 01/06/2020 al 30/06/2020

Orozkoko Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta, online rap tailerra egingo da ekainean asteartero, hau da, hilaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean. Rebeca Lane eta La Furia artista feministak izango dira saio teoriko-praktikoen irakasleak. Jitsi plataformaren bidez egingo da, 18:00etatik 19:45era. Parte-hartzaileek bideo-deiak egiteko talde horren izena eta sarbidea jasoko dute; mugikorrean edo ordenagailuan aplikazioa deskargatu baino ez da behar. Ikastaroaren bidez, emakumeek Hip Hop eta rap kulturan bereziki betetzen duten paperaren paradigma apurtu nahi da. Bertan, gainera, norberak dituen gaitasunak garatzeko aukera izango du. Bakoitzaren esperientziatik eta errealitate aniztasunetik abiatuta, musika, erritmoak eta letrak sortzen ikasiko dute orozkoarrek. Izena emateko, infoinduma@yahoo. es helbidera idatzi behar da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento