"Euskarazko komunikazio akademikoaren oinarriak: hizkuntza-zalantzak argitzeko baliabideak2

"Euskarazko komunikazio akademikoaren oinarriak: hizkuntza-zalantzak argitzeko baliabideak2

Datos del evento

Organizado por

ueu.eus

Cuando

Del 22/05/2024 al 04/06/2024

Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egitean ziurtagiria bidali beharko dute. Unibertsitatean, ikertzaile- nahiz irakasle-lanetan aritzerakoan, etengabe sortu behar izaten ditugu testuak, eta ohikoa da prozesu horretan zalantzak sortzea: hitz jakin bat nola idatzi behar den, hainbat terminoren artean zein den aukerarik egokiena, esaldiak nola antolatzea komeni den ideiak argi emateko. . . Ikastaro honetan, testu akademikoak idazterakoan sortu ohi zaizkigun hizkuntza-zalantzak argitzeko hainbat baliabide digital landuko dira, ikuspegi praktiko batetik. OHARRA: Ikastaroaren metodologia ez da urruneko irakaskuntzan kokatzen. Hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ez dira online saio sinkronoak izango. Ikasleak egin beharreko lana epe bi horien artean burutuko beharko du (argibide gehiagorako ikusi metodologia atala). IRAKASLEAUxuoa Iñurrieta UrmenetaHELBURUAK- Euskarazko hizkuntza-zalantzak argitzeko eta komunikazio-gaitasuna lantzeko eskuragarri dauden tresna eta baliabide digitalak ezagutzea.
- Idatzizko eta ahozko hizkuntza-jardunean sarri egiten ditugun zenbait akats identifikatzea
- Norberak sortutako testuak hizkuntzaren ikuspegitik kritikoki aztertzea eta ebaluatzea, aurrera begira hobetu beharrekoak identifikatzen laguntzekoEDUKIAK1. Sarrera: testu akademikoetan hizkuntza zaintzearen garrantzia2. Zuzentzaileak, akatsak saihesteko lagungarri3. Hiztegi-kontsultak Euskalbar tresnaren bidez4. Corpusak: hizkuntzaren erabilera erreala aztergai5. Ohiko zenbait akats eta zalantza, estilo-liburuak oinarri6. Itzultzaile automatikoak: noiz eta nola (eta noiz eta nola ez)7. Sintesia eta nork bere kasa ikasten jarraitzeko gomendioakMETODOLOGIAIkastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz. Marko horretan oinarriturik ikastaroaren hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ikasleek euren erritmora lan egin ahal izango dute astekako plangintza baten barne. Astekako antolaketa horrek edukien hurrenkera egokia lantzea eta taldeak ikaskuntza prozesua batera egin ahal izatea baimenduko du. NORI ZUZENDUTAIkastaro hau doktoretza egiten edo ikeketa munduan ari direnei zuzendua dago. MATRIKULA-EPEA- Matrikula-epearen hasiera: 2024ko otsailaren 22a- Matrikula-epearen bukaera: 2024ko maiatzaren 15a

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento