Julen Murga (Akordeoi kontzertua)
Datos del evento
Organizado por
sestao.eus/
Donde
Sestaoko Musika Eskola
Cuando
25/10/2024
4 urte zituela, Sestaoko Musika Eskola Publikoan hasi zituen ikasketak, eta Natalia Goñik oinarrizko mailako akordeoi-eskolak eman zizkion. Barakaldoko Udal Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak, Javier Urruticoechearekin, eta, azkenik, Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan akordeoiaren goi-mailako gradua ikasten ari da, Ander Telleria irakaslearekin. Eskola magistraletan nazioartean eta estatuan izen handia duten konpositoreak izan ditu irakasle: V. Kujala, A. Artemiev, P. Contet eta I. Alberdi. . . Bakarlari eta orkestrakide gisa kontertuak eman ditu, besteak beste, Arriaga Antzokian, Barakaldo Antzokian, Euskalduna Jauregian (Bilbo) eta Eduardo del Pueyo Auditorioan (Zaragoza). Hainbat euskal folklore-talderekin kolaboratzen du, eta urteetan zehar hainbat sari jaso ditu: “Espainiako Akordeoi Lehiaketa Nazionala 2021” 1. saria, Arrasaten egiten den “Gipuzkoako XLII. Akordeoi Lehiaketa 2022” 1. saria, “Leioako Cesar Uceda Saria” Ohorezko Aipamena, “2019ko Bilbainaden Konposizio Lehiaketa” 1. Saria,. . .
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.