Gauak Ziudadelan: Diana Navarro

Gauak Ziudadelan: Diana Navarro

Datos del evento

Organizado por

pamplonaescultura.es

Donde

Ziudadela

Cuando

25/07/2020

Diana Navarro izango da protagonista uztailaren 25ko kontzertuan, 21: 30ean, Noches en la Ciudadela zikloaren barruan. Diana Navarro Iruñean izango da ‘Inesperado’ biran. Udalaren kultur webgunearen bidez erosi ahal izanen dira sarrerak (10 €), www. pamplonaescultura. es/eu. Honako kontzertu hauek egonen dira Ziudadelan, besteak beste: Natalia Lacunza, Viva Suecia, eta Miss Caffeína. Koronabirusaren pandemia eta gero, egungo araudiak markatzen dituen segurtasun-eta higiene-bermeekin bat antolatu da programa. Horretarako, Ziudadelan instalatutako barrutian sarrerak eta irteerak erregulatuko dira. Ateak ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira. Eseri arte maskara jarrita eraman beharko da, eta segurtasun-tartea gorde uneoro. Sarrerak eta irteerak bereizita egonen dira eta esparruan gel hidroalkoholikoa egonen da ikusleen eskura.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento