Getxophoto 2024: "Precursing"

Getxophoto 2024: "Precursing"

Datos del evento

Organizado por

getxophoto.com

Donde

Tellagorri plaza

Cuando

08/06/2024

2024ko Getxophoto Jaialdiaren barruan. Nina Daviesen Precursing performanceak ingurune digitalean –zehazki bideo-jokoen unibertsoan– gizakiak imitatzen dituzten NPCen (Non Playable Characters, jokalari ez diren pertsonaiak) mugimendu orokortuak aztertzen ditu. Izan ere, gaur egun, Adimen Artifiziala erabiltzen duten auto autonomo gehienak, bideo-jokoekin trebatzen dira, NPCen mugimenduetara ohituz. Artista britaniarrak etorkizun hurbil batean kokatzen gaitu, non gizakiak NPCen jokabide eta mugimunduak imitatzen dituzte harrapaketa saihesteko. Gizakien mugimenduen “meta meta-errepresentazio” gisa. Nina Davies1991n Vancouveren jaioa, Nina Davies Londresen bizi da. Arte Ederretan graduatu zen Central Saint Martins-en, eta Arte Ederretako masterra egin zuen Londreseko Goldsmiths Unibertsitatean. Bideoarekin, performance-arekin, idazketarekin eta instalaziorekin lan egiten du batez ere, eta gaur egungo ingurune sozioteknikoekin lotuta dagoen dantza-fenomenoak aztertzen ditu. Daviesek hainbat lekuetan aurkeztu du bere lana, hala nola Matt’s Gallery (Londres), Transmediale, AdK (Berlin), Seventeen (Londres), Pradiauto (Madril) edo Camden Arts Centre (Londres). Bere lana Bloomberg New Contemporaries (2023), Circa x Dazed Class (2022) eta Alchemy Film and Moving Image Jaialdien parte izateko hautatua izan da. 2021ean Future Artefacts FM sortu zuen Niamh Schmidtke artistarekin, eta 2023an serie txiki bat egin zuten Het HEMen The Couch programarako. Jasotako aitorpenen artean, Almacantar Studio Award, Goldsmiths Junior Fellowship (2022) eta New Contemporaries (2023) daude.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento