*Urtarrilaren 26erako (ostirala) programatuta zegoen ikuskizun hau 2024eko azaroaren 16era (larunbata) atzeratu da.
Belleza y perdón, el show tenplu sakratuen eta bizitzaren laudorioen bidaia konfesional bat da, iraultzarena eta galderena, abestiena bakarrizketa moduan eta musikarena terapia gisa; mezu mistikoak eta paganoak, erritmo eta harmonia sakratuekin batera.
Zuzeneko berri honetan Mastodontek horrela interpretatuko ditu bere azken showa osatzen duten gaiak, jakin dakielako publikoarekiko kontaktu fisikoan distira handiagoa hartzen duela mezuak, eta bihotzak astintzen dituela bere energiak.
Ikuskizun berri honetan egiaren predikariena egiten dute. Edertasunaren eta Barkamenaren bila doan egia: zeremoniarako bi kontzeptu bedeinkatu, bereziki hunkigarriak Mastodonterentzat. Eta egia berri honek, ezinbestean, eztabaidan jartzen ditu dogma erlijiosoak eta haien jainkoak, jainko pagano zaharragoak kanporatzeko garai bakoitzean gizakiak sortuak, eta zalantzan jartzen ditu gizarteak ezarritako fikziozko beste jainko batzuk, gutako bakoitzaren baitan bizi direnak.
Jainko bihurtuz bakarrik izango gara erabat aske eta eskuzabal geure buruarekin eta gainerako guztiekin.
Talde artistikoa: Asier Etxeandia, Enrico Barbaro. Gitarra: Iván Prada. Multi instrumentista: Domi Oliver. Bateria: Pino Robereto.
Informazio gehiago: Mastodonte
Mastodonte: "Belleza y perdón, el show"
Datos del evento
Organizado por
teatrogayarre.com
Donde
Gayarre Antzokia
Cuando
16/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.