Bermeoko Musika Astea 2020: Ramón Bassal (biolontxeloa) eta Marc Piqué (pianoa)

Bermeoko Musika Astea 2020: Ramón Bassal (biolontxeloa) eta Marc Piqué (pianoa)

Datos del evento

Organizado por

Bermeoko Udala

Donde

Santa Maria eliza

Cuando

05/08/2020

Bermeoko Musika Astearen barruan. Aurtengo egoera berezia dela eta, sarrera gonbidapen bidez egin beharko da. Uztailaren 28tik aurrera gonbidapenak eskuragai egongo dira Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 17:00-21:30 ordutegian. Abuztuaren 3tik 7ra eskainiko diren kontzertuak Santa Maria elizan egingo dira arratsaldeko 8etatik aurrera, baina abuztuaren 8rako ekintza berezia prestatu da Goiko Plaza, aire librean. Azken eguneko kontzertu honetan, aire librean egindako zinema ikuskizunetan bezala, 100 eserleku jarriko dira eta ez da sarrerarik beharko. Lehenbizi iristen denak tokia izango du. Ramón Bassal (biolontxeloa) eta Marc Piqué (pianoa)Ramon Bassal hainbat jaialditan eta kontzertu aretotan aritu da, besteak beste, Hego Koreako Seoripul jaialdian, ‘Guimaraes 2012 European Capital of Culture’ jaialdian, Amsterdamgo Openluchttheaterren Palau de la Musicako Petit Palaun, Gironako Auditorioan eta Oviedoko Antzoki Filarmonikoan. Ramonek Hochschule für Musik Basel-en, Schola Cantorum Basiliensis-en, Amsterdameko Kontserbatorioan eta Lisboako Akademia Metropolitarrean ikasi du. Marc Piqué, bestalde, Bartzelonan jaio zen eta Bartzelonako Udal Musika Kontserbatorioan eta Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen María Jesús Crespo irakaslearekin eta Casals laukotearekin. Ondoren, Luiz de Moura Castro irakaslearekin ikasi zuen Lizeoko Goi Mailako Kontserbatorioan. Josep Colom, V. Bronevetzky, L. Sintsev eta C. Martínez Mehner irakasleekin ere izan da nazioarteko musika ikastaroetan. Ramón Bassalek eta Marc Piquék Beethoven-en 250. urteurrena ospatzeko egitaraua eskainiko dute.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento