(ATZERATUA) KlimaFest jaialdia

(ATZERATUA) KlimaFest jaialdia

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Cuando

Del 23/03/2020 al 26/03/2020

Donostiak, Bilbok eta Gasteizek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ingurumen Kudeaketarako Ihobe Sozietate Publikoak Euskadiko Klima Aldaketaren II. Astearen, ASTEKLIMAren, barruan antolatutako KlimaFest zinemaldiaren lehen edizioa jasoko dute martxoaren 23tik 26ra. KlimaFesten lehen edizio honek, gainera, Donostia Kulturaren lankidetza du Gipuzkoan, antolakuntzan parte hartzen duen erakunde gisa. Donostiako Antzoki Zaharrean Metamorphosis (martxoak 24) eta Anthropocene: The Human Epoch (martxoak 26) filmak proiektatuko dira 19:30etan. Bihartik aurrera, martxoak 11, antzokiko takilatik gonbidapenak hartzeko aukera izango da. martxoak 24 / 19:30 / Antzoki ZaharraMetamorphosis (2018). AEB. Zuzendaritza: Nova Ami, Velcrow RipperHIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskaraPoema bat planetarentzat. Nova Amiren eta Velcrow Ripperen film ederrak pultsua hartzen dio gure Lurrari, eta aldaketa sakoneko une baten lekuko da: mundu baten galera eta beste baten sorrera. Irudien marea izugarrien jarioaren bitartez, Metamorphosis lanak gaur egunetik etorkizunera doan bidea irekitzen du, eta gizateriarentzat eta munduarentzat ikuspegi berri eta ausarta ematen du. martxoak 26 / 19:30 / Antzoki ZaharraAnthropocene: The Human Epoch (2018). Kanada. Zuzendaritza: Jennifer Baichwal, Edward Burtynsky, Nicholas de PencierHIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelaniaFilmak nazioarteko zientzialari talde baten (Anthropocene Working Group) ikerketa lanaren jarraipena egiten du. 10 urteko ikerketaren ondoren, Holozenoaren garaia XX. mendearen erdialdean amaitu zela agerian geratu da, Antropozeno aroari (gizakiaren aroa) bide emanez. Zineko meditazio horretan, zirraragarri bezain orekatua den argazkia, eta ingurumenarekiko kontzientziazioarekiko konpromisoa nabarmentzen dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento