"Con+sumo+gusto"

"Con+sumo+gusto"

Datos del evento

Organizado por

kulturabarrutik.eus

Donde

Bilboko Berreginen Museoa

Cuando

12/09/2020

BLV ART 2020 jaialdiaren barruan. Batzuetan kontsumitu egiten duzu. Bestetan, kontsumitu egiten zaituzte.

Lagun artean, oharkabean, besterik gabe.

Munduko gauzarik arruntena balitz bezala.

Zure arbasoek antzina-antzina inposatutako ohitura zaharra balitz bezala.

Zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta gehiago maite duzu zeure burua?

Batzuetan, kontsumitu eta kontsumitu, zeure burua kontsumitzen duzu? Atseginez?

Las Bastardas duela 5 urte sortu zen, Histeria Kolektiboaren abaroan. Gure motibazioa: sorkuntza, esperimentazioa, jakintza, haustura, gorputza, kritika, amorrua, eta une hartan gure artean lortu genuen batasun artistiko eta politikoa.

Harrez gero, noizean behin geure gordelekutik irteten gara, Bilbon, hazten ikusi gaituen auzoan eta inguruetan, publikoari gure bizipenak erakusteko gogoz…

- Antzezleak: Eneritz García, Iratze Suberri, May Serrano, Reixa Buffet, Verónica Más.
- Lankidetza: Karmela.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento