"Errimak bi oinetan"

"Errimak bi oinetan"

Datos del evento

Organizado por

Haatik Dantza Konpainia

Donde

Biteri Kultur Etxea

Cuando

02/10/2020

- Aiert Bobide eta Unai Elizasu Errimak bi oinetan proiektuaren zuzendariei egindako elkarrizketa (2019-09-17)--Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako. Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz. Fitxa- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez. . .
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo, Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento