Topaketa Posy Simmondsekin

Topaketa Posy Simmondsekin

Datos del evento

Organizado por

Azkuna Zentroa

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

16/03/2020

Martxoaren 16an, Posy Simmonds-ekin izango dugu topaketa. Britainia Handian gaur egun dagoen marrazkilaririk onetako bat da Simmonds, eta Cassandra Darke argitaratu berri du. Liburu horretan, literaturara hurbiltzeko beste saio bat egiten du, Charles Dickensen Gabonetako ipuina gogora ekartzen duen istorio batekin. Cassandra Darke luxuz inguratuta bizi den arte-merkataria da. Halako batean, iruzurra egitea leporatzen diote, zigorra ere jartzen diote, eta paria bihurtzen da. Une horretatik aurrera, oinazealdi luze bat hasiko da harentzat, hilketa bat ere egongo da tartean, eta berak hilketa hori argitzen parte hartu du. Simmondsek komikiaren zerbitzura jartzen du berriz fabulatzeko duen gaitasun izugarria, giza arimaren ezagutza eta, jakina, haren dohain satiriko menderaezinak, klase aberatsen kontrako kritika zorrotza eginez eta klase apalen sufrimendua nabarmenduz. Posy Simmonds (Berkshire, 1945) haurrentzako liburuen eta nobela grafikoen egilea da; besteak beste, Gemma Bovery eta Tamara Drewe egin ditu, biak The Guardian egunkari entzutetsuarentzat eginak eta gero zinemara egokituak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento