Atlantikaldia 2020

Atlantikaldia 2020

Datos del evento

Organizado por

Atlantikaldia

Cuando

Del 24/09/2020 al 27/09/2020

Ortzimuga elkargune puntua da, zerua lurrarekin batzen den puntua, egusenti eta ilunabarren sorrera lekua, eguna eta gaua, perspektiba anitzak bateratzen diren lerroa. Ortzimuga, aurrera begirako aukeren eta ikuspegien multzoa ere bada, norabidea, anbizio zein pentsamenduak hedatzeko gai diren eremua hain zuzen. Atlantikaldiak 2020 edizioan poesia hau irudikatuko du, Errenterian errotua dagoen aniztasunak etorkizuneko Errenteriarekin bat egingo du lau egunez, herri alai, solidario, aktibo, kohesionatuago eta integratzaileago bat azalerazi eta bultzatuz. Tradizioz, Errenteriak jatorri desberdinetako pertsonak hartu dituen herria izan da, eta aniztasuna aberastasuna den heinean hau da Errenteriaren balio erantsia, herriko 700 urteko historiak bere nortasunean errotu duena. Horrela, jaialdiak memoria historikoa erabiliko du aniztasuna lantzeko tresna bezala. Hau horrela, Atlantikaldia 2020 edizioaren itsasontzia prest dago Errenteriako kaian porturatzeko eta urtean zehar honen sarera batu diren kultur proiektu, eragile eta nazioarteko eta lurraldeko profesionalen lanak oholtzaratzeko.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento