"Antuca", María Barea + Solasaldia

"Antuca", María Barea + Solasaldia

Datos del evento

Organizado por

tabakalera.eus

Donde

Tabakalera

Cuando

30/03/2024

Antuca, María Barea, Peru, 1992 72’. Proiekzioa eta ondorengo solasaldia. Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatutako jarduera. Gazte andetarra eta etxeko langilea den Antucak bere komunitatera itzultzea erabaki du. Hamarkada bat igaro da bere amabitxiaren anaiaren etxean etxeko lanak egiteko Limara indarrez eraman zuten egunetik. Egun hartatik mantendu du itzultzeko ilusioa. Bere komunitate eta nerabe-maitasunarekin berriz elkartzeak on egingo dio, baina modu mingarrian ohartuko da orain bi mundu desberdinetakoak direla. Etxeko Langileen Nazioarteko egunarekin lotutako solasaldiaEmanaldiaren ondoren, Martxoaren 30 Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna ospatzeko, BIDEZ-BIDE elkarteko Soraya Ronquillo y Katia Reimberg eta MAITELAN kooperatibako Onix Karla Cerca kideek solasaldi bat burutuko dute, kolektibo honetako emakume migratuek Euskal Herrian bizi duten egoeraren inguruan. DIANA CASTRO SÁNCHEZ zinema-ekoizle, zinegile eta kultura-kudeatzailea izango da moderatzailea. Filmaren zaharberritzea. Filma hau Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zaharberritu dute, “María Barearen eta Warmi, Cine y video kolektiboaren (Peruko zineman lehen emakume-kolektiboa) filmen kontserbazioa” proiektuarekin lankidetzan. Filmaren zaharberritzearen taldea: Kauri Ximon Jauregui Arias, Julio Cesar Gonzales Oviedo, Daniel Ángeles Hernandez, Luis Juarez.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento