Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Urrezko araua"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Urrezko araua"

Datos del evento

Organizado por

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Donde

Baluarte Auditorioa

Cuando

28/04/2020

ABONU DENBORALDIA 2019/2020. Aurreko programan serieko hirugarrenera hurbildu ostean, oraingoan Bartoken Pianorako 2. Kontzertuari helduko dio Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta, harekin, hungariarraren alde erabat ezberdin bati: birtuosismo handiko pianistarena, zailtasun izugarriko erronka teknikoei aurre egiteko eta horiek musika distiratsu eta basati baten erdian aurkezteko gai dena (kontzertuaren pasarte batzuetan piano jotzaileak esku ahurrekin astindu behar du teklatua). Lehen mailako interpreteek baino ezin dute obra hau jo, eta kritikoek azpimarratu dute Yulianna Avdeeva, 2010ean Chopin Lehiaketa irabazi zuena, energia handiko eta dotoretasun eta argitasun interpretatibo nabarmeneko pianojolea dela. Bigarren zatian, Robert Treviñok XX. mendeko beste monumentu sinfoniko bati ekingo dio, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniari. Naturaren eragin nabarmena duen sinfonia hau egile alemaniarrak idatzi zituen lauetako optimista eta irisgarriena da, konposizio egikera ia perfektu bati uko egin gabe. B. Bartok
Pianorako eta orkestrarako 2. kontzertua [28']J. Brahms
2. sinfonia, Op. 73 [43']Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento