Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Bez konca"

Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Bez konca"

Datos del evento

Organizado por

BilbaoArte

Donde

BilbaoArte

Cuando

14/08/2020

2020ko abuztuaren 3tik irailaren 25era, Art House Zinemak zine zikloa eskainiko dio Krzysztof Kieslowski zuzendariari, gaztelaniazko azpitituluekin, «Europako zinemaren kontzientzia» izenburupean. 

Film bakoitzeko bi saio proiektatuko dira zortzi astez jarraian, ostiraletan lehen emanaldiak izango dira eta astelehenetan errepikapenak.

Sarrera doan, 944155097 telefonoan erreserba eginez gero, proiekzio eguneko goizeko 9etatik aurrera. Bez konca

1982ko urtea igarota, Polonia Gerra Hotzaren erdian dago eta Wojciech Jaruzelski jeneralak, Alderdi Komunistaren buru, Herrialdea gobernatzen du Lege Martzialaren pean. Urszula Zyrok hildako senarraren presentzia sentitzen du, Antony Zyro abokatu bikaina, Solidarnosc sindikatuko kideen defentsan espezializatua.

Urszulak kanpoaldearekin duen kontaktu bakarra, hain zuzen ere, hildako senarrak eragindakoa izango da, zeinak atzean utzi duen mundua ikusten duen: bere emazte propioaren, Jaceck semearen bizipenak eta baimenik gabeko greba bat antolatzeaz akusatutako langile baten epaiketa.

Jatorrizko izenburua: Bez konca
Zuzendaritza: Krzysztof Kieslowski
Gidoia: Krzysztof Kieslowski, Krzysztof Piesiewicz
Musika: Zbigniew Preisner
Argazkilaritza: Jacek Petrycki
Protagonistak: Grazyna Szapolowska, Jerzy Radziwilowicz, Maria Pakulnis, Aleksander Bardini, Artur Barcis

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento