Los Angeles (AEB) Zine Akademiako sariak, Oscar preziatuak banatzen direneko gau magikoa. Hiriaren kanpoaldean kokatutako motel xixtrin bateko terrazadun gela izango da istorioa kontatzeko eszenatoki bakarra, nondik oso urrun, Hollywood kartel famatua ikusten den. Óscar Manzano zine zuzendari gaztea Laburmetrai onenaren sailean izendatu dute sari garrantzitsu hauetan eta zinearen hirira iritsi da Guillermo Barrientos Kultura ministroa eta Irene Navarro Ogasun ministroarekin batera, batek daki zergatik. Batek jakingo du, Oscarrek ez behintzat. Bi politikariek ezin dute elkar ikusi ere egin, eztabaida eta matrakan dihardute etengabe Oscarren kalterako eta zeremonia hasteko ordu gutxi falta direla hori da panorama. Oscarrek ustekabeko bisita ere izango du; Pauline izeneko escort girl misteriotsu batena. Berak ez dakiena da neska Guillermok berak kontratatu duela sari banaketan eta alfombra gorrian bere neskalagunaren plantak egin ditzan. Orkestrarik desafinatuena ere ondo utziko luken laukote honek euren bizitzako gaurik zoroenetakoa igaroko du motel txiki horretan, Zeremoniaren aurretikoak eta ondorengoak banatzen dituen ordu eta erdiko komedia honetan. Bilatu gabe elkar aurkituz, gorrotatuz, maitatuz eta mila gauza gehiago biziz. Guztiak batzen dituen marko baten barruan, hori bai. Ametsak, euren ametsak, eta haiek betetzeko atzean zer uzteko gai ote diren. Fitxa artistikoa:- Zuzendaritza: Mario Hernández
- Testua: Mario Hernández
- Ekoizpena: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
- Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena, Jon Plazaola
"Oscarra Óscarrentzat"
Datos del evento
Organizado por
sarobeurnieta.eus
Donde
Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Cuando
14/08/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.