Fenomena 2024 (Hondarribia)
Datos del evento
Organizado por
hondarribia.eus
Cuando
12/10/2024
2016an antolatu zen lehen Fenomena jaialdia. Fenomena Kultur Elkarteak sustatuta, bere helburua, hasieratik, herritarrei musikarekin lotutako ekitaldi bat eskaintzea izan da, hiriko hainbat gunetan eta, batez ere, egunean zehar. Jaialdia boluntarioen esku dago, baina esan daiteke lan horren emaitza profesionala dela. Jaialdiaren kartela urtero erreferentziazko taldeez eta ikusleen artean hain ezagunak ez diren baina eszenatokian inoiz huts egiten ez duten beste batzuez osatuta egon ohi da. Jaialdia hainbat tokitatik igaro da urteetan zehar, baina azken edizioak kirol-portuaren inguruan egin dira. Gune honek aukera ematen du urtero kontzertuetara joaten den publiko ugaria hartzeko. Hondarribiko Udalak hasieratik babestu du Fenomena jaialdia, eta, horrela, zuzeneko musika eta boluntarioek ekitaldia antolatzeko egiten duten lan nekaezina balioesten ditu.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.