Fernando Sánchez Castillo: "Método del discurso (2011)"

Fernando Sánchez Castillo: "Método del discurso (2011)"

Datos del evento

Organizado por

Tabakalera

Donde

Tabakalera

Cuando

Del 29/04/2020 al 03/06/2020

Pieza hau Tabakaleraren lehen online erakusketaren, Hyperconectadxs izenekoaren, parte da. Método del discurso (2011) Fernando Sánchez Castilloren lanean nagusi den sorkuntza-jolasaren adibide argia da. René Descartes filosofo frantses ezagunaren Discurso del método obran oinarritutako lan honetan, Sánchez Castillok kontzienteki aldatzen ditu terminoak, agerian uzteko egia absolutua eta ziurtasunak ez direla existitzen, eta beharrezkoa dela aurrerapenak ezartzen dituen bertsio ofizialak eta axiomak zalantzan jartzea. Arte garaikidea erabiltzen du frogatzeko gauzak beste modu batera egin daitezkeela; izan ere, arte garaikideak gure bizitzetako beste alderdi batzuetan aurkitu ezin diren pentsatzeko eta ekiteko askatasuna eskaintzen du. Gauzen erabileraren aldaketa, Marcel Duchamp-ek ere defendatutakoa, oso presente dago Fernando Sánchez Castillok CAC Málaga zentroan egindako erakusketan. Pieza nagusiak, zeina berariaz egin baitzuen espazio horretarako, alderantzikatu egiten du bonbak desaktibatzeko robot baten ohiko funtzionalitatea, eta tresna artistiko bihurtzen du, eskulturak, pinturak eta bideoinstalazioak eraikitzeko baliagarria. Hala, arteak eta politikak bat egiten dute, ikusleari errealitate berri bat –boterearen beste aldea– erakusteko. Site-specific proiektu horrek elkarrizketa eta indarkeriarik eza defendatzen ditu; robotak iraultza intelektualaren ikur gisa irudikatzen ditu, iraultza horren bidez arteari gizartea aldatzeko betidanik izan duen gaitasuna itzultzeko.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento