"AIOKO" (ikuskizun didaktikoa)

"AIOKO" (ikuskizun didaktikoa)

Datos del evento

Organizado por

topagunea.eus

Donde

Sutegi Aretoa

Cuando

19/12/2020

Ikuskizun didaktikoa duzue Aioko, non itzalek argia erakusten duten. Aioko irlako biztanleek, aniztasunak, naturarekiko errespetuak eta bizitzaz gozatzeko denbora libreak izan dezakeen balioa ahaztu dute. Aspaldi irla alai bat izan bazen ere, orain iluntasuna haien bihotzen jabe da. Bizilagunek baztertu dituzten bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu protagonistak. Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, Jenioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun. Antzezlan hurbila, atsegina eta dinamikoa. Familia giroan elkarbizitzari buruzko hausnarketa egiteko gonbita. Hitz-aho guraso elkarteak antolatuta, Kultur Errotaren eskutik. Itzalak, titereak eta ahozkotasuna. Ezberdina izatea altxorra bada, gauzak ezberdin egiteak konponbideak badakartza, Aioko uharteko biztanleak ez dira honetaz jabetzen. Ezberdin izateagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur izango ditugu protagonista eta hauen bitartez ezagutuko ditugu giza komunitatearen komunikazio eta zaintza arazoak, hondamendiak, jeinuak, munstroak eta bidaia fantastikoak. - Antzezleak: Eñaut Gorbea, Nerea Ariznabarreta
- Zuzendaritza: Itziar Rekalde50' / Publiko guztiarentzat

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento