Bilboko Udalak "Gure auzoak eszenara" ekimena eskaintzen jarraitzen du, BILBAO IZAN programaren barruan. Programa horretan, bisita gidatu antzeztuak egiten dira Bilboko auzoetan. Irailean zehar, San Adrian, lehenengo hamabostaldian, eta Begoña, hileko azken bi asteetan, izango dira ekimen hau hartuko dutenak. Interesa dutenek izena eman dezakete www. bilbaoizan. eus helbidean. San Adriango bisitei dagokienez, irailaren 2ko 9:00etatik aurrera, eta Begoñako bisitei dagokienez, irailaren 16ko 9:00etatik aurrera. Bisitek berrikuntza garrantzitsu bat dute edizio honetan, antzerki-izaera nabarmenagoa baitute; izan ere, borondatezko gida batek auzoetako gertaera historikoak, bitxikeriak eta pasadizoak zehaztuko ditu, eta pertsonaia bereizgarriak eta garai hartako jantziak izango dituzte. Bisitek ordubete inguruko iraupena izango dute, eta aukeratutako ibilbideak irisgarriak izango dira eta mugikortasun urriko pertsonek egin ahal izango dituzte. Bisiten hasiera San Adrian parrokiaren atzealdean dagoen plaza izango da eta Begoñako auzora egiten diren bisiten kasuan S. S. Juan XXIII plaza. Izena emateko gutxieneko adina 14 urtekoa da, eta erreserba egiten dutenek izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia eman beharko dituzte. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea jarduera egin ahal izateko, eta erreserbak mugatuak direnez, izena eman duten pertsonei eskatzen zaie bisita gidatura joan ezin badute, erreserbatutako egunean eta orduan, www. bilbaoizan. eus webgunearen bidez, "baja ematea", plaza hori beste pertsona batek bete ahal izan dezan. Horregatik, garrantzitsua da izena eman ondoren www. bilbaoizan. eus helbidea kontsultatzea, geratzen diren plaza libre horiek aprobetxatzeko. Aire zabaleko jarduera denez, euria egiten badu ez da etengo, baina apur bat aldatu ahal izango da. Egunaren arabera, bisitak gaztelaniaz edo euskaraz eskainiko dira, eta entzutea errazteko, parte-hartzaile bakoitzari irrati-gida bat emango zaio. Hori dela eta, bertaratzen diren pertsonek elkargunera iritsi beharko dute hasiera-ordua baino 15 minutu lehenago; izan ere, irrati-gida emateko, nortasuna egiaztatzen duen agiria eskatuko da. Gainera, bisitatu beharreko auzo bakoitzean, taldeetako batek zeinu-mintzairaren interpretea izango du: San Adrianen kasuan, irailaren 13an izango da, 17:00etan eta Begoñan irailaren 27an, 17:00etan. San Adrian auzoko bisiten kasuan, hauek izango dira topaketa bakoitzaren egunak eta orduak:- Irailaren 5ean: 18:30 (euskaraz).
- Irailaren 6an: 17:00etan eta 19:00etan.
- Irailaren 7an: 17:00etan eta 19:00etan.
- Irailaren 11n: 17:00etan eta 19:00etan.
- Irailaren 12an: 17:00etan eta 19:00etan (euskaraz).
- Irailaren 13an: 17:00etan eta 19:00etan.
- Irailaren 14an: 11:00etan eta 13:00etan.
- Irailaren 15ean: 11:00etan eta 13:00etan. Begoña auzoko bisiten kasuan, topaketa bakoitzaren egunak eta orduak honako hauek izango dira:- Irailaren 19an: 18:30 (euskaraz).
- Irailaren 20an: 17:00etan eta 19:00etan.
- Irailaren 21ean: 17:00etan eta 19:00etan.
- Irailaren 22an: 11:00etan eta 13:00etan.
- Irailaren 26an: 17:00etan eta 19:00etan (euskaraz).
- Irailaren 27an: 17:00etan eta 19:00etan.
- Irailaren 28an: 11:00etan eta 13:00etan.
- Irailaren 29an: 11:00etan eta 13:00etan. 2024an, maiatzetik urrira, BILBAO IZANen "Gure auzoak eszenara" proiektuak 8 ibilbide antzeztu eskainiko ditu Zorrotza, Indautxu, Otxarkoaga, Iralabarri, Uribarri, San Adrian, Begoña eta Deustu auzoetan barrena. BILBAO IZANJarduera hauek BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren izenpean, Bilboko Udalak Bilboren esentzia osatzen duten zabalkunde-programa guztiak biltzen ditu: ibilbide historikoa, ondarea, pertsona ospetsuek utzitako aztarna, ondare artistikoa, hiri-konfigurazioa, auzo bakoitzaren historia berezia, kaleak eta txoko adierazgarrienak, etab. BILBAO IZAN, batez ere, bertako biztanleei zuzenduta dago, baina irekita dago, era berean, hiria bisitatzen duten pertsonentzat eta, hainbat arrazoi direla medio, hiribilduaren ezagutzan sakondu nahi duten guztientzat. Udal-programa hau erabat konprometituta dago Bilbon balio partekatuen esparrua sustatu nahi duen Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin. Besteak beste, konpromisoa, ahalegina, ilusioa, parte-hartzea, sormena eta, bereziki, identitatea bezalako baloreekin. "Gure auzoak eszenara" bisita gidatuen programak Deia eginkariaren babesa du.
Gure auzoak eszenara 2024
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Begoña eta San Adrián auzoetan
Cuando
Del 05/09/2024 al 29/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.