Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak irailaren 1era arte luzatuko du bere eguneroko bisita gidatuen eskaintza. Bisita gidatuak egunero euskaraz (12:00etan) eta gaztelaniaz (13:00etan eta 18:30etan) izango dira, aldez aurretik webgunean izena emanda. Ostegunak izango dira bisita gidaturik gaztelaniaz ez dagoen egun bakarrak, 18:30ean. Horren ordez, Erakusketa Aretora bisita bat erreserbatu ahal izango da. Gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango du, eta gutxieneko edukiera 4 pertsonakoa izango da; gehienezkoa, berriz, 20 pertsonakoa. Eraikinera bisita gidatuan proiektu honen intrahistoria aztertuko dugu: nola asmatu zen, Atrioko 43 zutabeen zergatia edo eraikin honen azpi-lurzoruetan zer gertatzen den. Bilboko Alondegia izan dena eta dena testuinguruan jartzen da: 110 urte baino gehiago dituen hiriko ardoen, olioaren eta ozpinduen biltegia Kultur Zentroa eta gizartearen eta kultura garaikidearen arteko lotura. Ostegunetan arratsaldeko ibilbidea Allora&Calzadilla: KLIMA erakusketan oinarritzen da, Lifespan eta Entelechy obren aktibazio performatikoaren aurretik. Lau erakusketa udara ospatzeko
Visita gidatu hauek bat egingo dute uda honetan Azkuna Zentroan ikusgai izango diren erakusketa-proiektuekin. Zentroak dei egiten die ikus-entzuleen komunitateei hilabete hauetan bisita lasaiagoa eta gogoetatsuagoa egin dezaten, bisita gidatuen, audiogiden edo jarduera osagarrien programaren bidez. Hala, Azkuna Zentroa klima aterpe bihurtzen da udako hilabeteetan. Zentzu honetan, Allora & Calzadilla: KLIMA erakusketak nazioarteko arte garaikidean erreferente diren Jennifer Allora eta Guillermo Calzadillaren azken lana jarri du ikusgai Erakusketa Aretoan. Bikote kolaboratibo honek mundu osoko museoetan ikusgai egon den lan esperimentala garatu du. Erakusketa honetan artisten jardun diziplinartekoa eta kolaboratiboa gailentzen da, baita obra osoan dauden gaiak ere: denbora geologikoa eta Lurreko bizitzaren bilakaeraren historia, izaera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa, geopolitika eta energia-iturriak.
Erakusketa honek ostegunero aktibatzen diren performanceen programazioa du. Ana G. Lartitegiren Tentelontzia. Ipuin Ibilaldi bat pintura flandestarrarekin elkarrizketan erakusketa bihurtutako ilustrazio-liburu bat da. Proiektuan, Ana González Lartitegui artista bilbotarrak bere azken lanerako sortutako akuarela originalak daude ikusgai: Tentelontzia, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz argitaratua. Erakusketan, liburu-album honetako testuaren eta narrazio grafikoaren sortze prozesua erakusten da. Bestalde, Elena Aitzkoa artistak azken bi urteetan Azkuna Zentroko artista AZkide gisa sortutako Ur Aitzak izeneko eskultura-multzoa du erakusgai Atarian. Aldi berean, Ataria bere tailerra eta erakusketa-gunea izan da, Zentroaren eta bertatik igarotzen diren pertsonen bizitzaren parte. Elena Aitzkoak haiekin partekatu ditu prozesuaren xehetasunak, erabilitako teknikak edo pieza bakoitzarekin batera doazen poemak. Atarian dagoen Iparragirre Aretoan, Elena Aitzkoaren sormen-prozesua eta Azkuna Zentroan kokatzeko modua erakusten duen bideoan proiektatzen da. Azkenik, Manu Muniategiandikoetxea artista bisualak Schola Navicolare di Traiano instalatu du Azkuna Zentroako terrazan, irailaren 29ra arte zabalik egongo dena. Esku-hartze konstruktibo-piktoriko hau Erromako Espainiako Akademian izandako egonaldian garatu duen Gigantomaquia proiektuan oinarritua dago. Proiektu honetan estudioaren ideiarekin eta testuinguruaren garrantziarekin ere jolasten du artistak, eta obraren kontzeptua zabaltzen du bere ekoizpen-ingurune osora. Mahaia, bilbeak, txantiloiak, astoa, testua eta mihisea bera lanerako eta sorkuntzarako elementuak dira. Hori guztia osatzeko, Mediateka UDAN, esperimentaziora bideratutako jardueren programa, haurrak Zentroko kultura-programazioarekin konektatuz jolasaren, irakurketaren, hitzaren eta sorkuntzaren bidez. Saioetan, arte garaikidearekin lotutako hainbat praktika txandakatzen dira, 6 eta 12 urte bitarteko haurren sormena eta pentsamendu kritikoa indartzeko. Zinema ez da gelditzen udan ere. Uztailaren 5etik abuztuaren 15era, Udako Golem Verano zikloan, Aki Kaurismäki zuzendari finlandiarraren inguruko programazioa izango dugu, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Gainera, tokiko artisautza edo diseinua ezaugutu daiteke dendAZ. This is Basque Design, Azkuna Zentroko dendan, non tokiko diseinua, artisten produktuak, Ana G. Lartiteguiren erakusketarekin batera dauden lamina batzuk, edo Allora & Calzadillak Seeing Otherwise obrari buruz zenbakitutako eta sinatutako 100 argazkiko serie bat bezala, eta Decrecer, Bene Bergadoren erakusketa dela-eta argitaratutako katalogo-liburua, eta Isabel de Naveranen La ola en la mente bezalako argitalpenak aurki daitezke. Azkuna Zentroa Bilboko babesleku klimatikoen sarearen parte da, eta sare hori erabiltzea komeni da tenperatura handiko egunetan eta, bereziki, pertsona kalteberentzat. Informazio gehiago, irudiak eta elkarrizketak
prentsa@azkunazentroa. eus
Tels. +34 648 773 373
Udako bisita gidatuak Azkuna Zentrora
Datos del evento
Organizado por
azkunazentroa.eus
Donde
AZ Azkuna Zentroa
Cuando
Del 03/08/2024 al 01/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.