Eibarko udako kultur egitaraua eta bete beharreko segurtasun neurriak. *Gonbidapenarekin (edukiera : 300 pertsona)“Harira” musika-proiektua 2020ko apirilean sortzen da. Covid-19 birusak eragindako mundu mailako pandemiak eta honen ondorioz ezarritako etxeko konfinamenduak musikari, idazle eta artistei haien eguneroko lana birplanteatzera eta haien artean erlazionatzeko modu eta tresnei buruzko hausnarketa bat egitera bultzatzen ditu. “Instajam Playtogether” (@instajam_playtogether) iniziatibak bultzatuta, Instagram sare sozialean musikarien artean etxetik cover-ak sortzeko eta elkarrekin bideo bidez partekatzeko iniziatiba berriak, Miren Zulaika (Eibar), Gorka Martinez de Lagos (Eibar) eta Asier Cascán (Ermua) musikariak batzen ditu. Geroztik, elkar ezagutu, musika eta bizipenak partekatu, iniziatibari babesa eman eta trio akustiko moduan lehen pausuak eman dituzte. Pop, folk eta abesti herrikoiak uztartzen dituzte, euskaraz, erdaraz eta ingelesez, formatu akustikoan. - ahotsa/pianoa/perkusioa: Miren Zulaika.
- gitarra akustikoa/saxoa/ahotsak: Gorka Martinez de Lagos.
- gitarra elektrikoa/akustikoa/armonika/ahotsak: Asier Cascán.
Harira
Datos del evento
Organizado por
.eibar.eus/
Donde
Untzaga plaza
Cuando
09/07/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.