Getxo Folk 2024 jaialdiaren barruan. Ereagako hondartza, aurten ere, Getxo Folk festibaleko jai-giroaren gune nagusia bihurtuko da. Rodrigo Cuevas artista multidiziplinarrak bere erromeria dakarkigu (13an, ostiralean), Asturiasko folklorea eta egungo soinuak uztartuz. Esne Beltza talde euskalduna bere agur-biran murgilduta dago eta reggae, ska eta hiphop doinuez ospatuko du (14an, larunbatean), Xabier Solanoren trikitixarekin batera. Rodrigo Cuevas González (Oviedo, Asturias, 1985) diziplina anitzeko artista da, abeslaria, konpositorea, akordeoilaria, perkusionista, DJ eta telebista aurkezle espainiarra… 2023an Musika Aktualen Sari Nazionala jaso zuen.
Ereaga hondartzako kontzertuan, tradizioa eta abangoardia batzen dituen artista asturiarraren album berria aurkeztuko digu. ‘Manuel de Romería’ arte eta saiakera disko bat da, Asturiastik mundura egindako bidaia atlantikoa.
Getxo Folk 2024: Rodrigo Cuevas
Datos del evento
Organizado por
Getxo Kultura
Donde
Ereagako hondartza
Cuando
13/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.