"Zumiriki"

"Zumiriki"

Datos del evento

Organizado por

usurbil.eus

Donde

Sutegi Aretoa

Cuando

15/11/2020

Nafar Pirinioetako basoetan borondatez isolatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du Zumiriki dokumentalak, naturarekiko eta haurtzaroarekiko erlazioa berreskuratzea helburu duena, eta itxaronaldia duena ardatz. Oskar Alegria bera da filmaren protagonista, lau hilabetez isolatu baitzen baso erdiko etxola batean filmaketa egiteko, baratze bat, bi oilo eta 70 liburu lagun zituela. Izenburua ematen dion hitzak "ibaiko uharte" esan nahi du, eta, hain zuzen, Alegriak haurtzaroan ezagutu eta presa baten eraikuntzarengatik urperatua gelditu zen uharte bati egiten dio erreferentzia. Fitxa- Zuzendaria: Oskar Alegria
- Gidoia: Oskar Alegria
- Argazkia: Oskar Alegria
- Muntaketa: Oskar Alegria
- Musika: Ainara LeGardon, Xabier Erkizia, Mixel Etxekopar, Xavier Garcia, Justa Mentaberri, María Azcona, Elias Alegria, Ramon Lazkano
- Soinua: Haimar Olaskoaga
- Produkzio-etxea: Emak Bakia Films
- Generoa: Dokumentala
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin)
- Iraupena: 122 minutu

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento